Argi dago, Ibaizabal da Begoñako ibai handi bakarra, Begoñara sartzen da Boluetan, gero Larreagaburu eta Abusutik pasata handik gertu itsasadar bihurtzen da Atxurin (Atxuriraino heltzen baita itsas-marea). Atxuri pasata Bilbon sartzen da. baina laster, Zazpikaleak eta Areatza pasata, berriro sartzen da Begoñan, udaletxe pasata Begoñaibarra osoan ("Campo Volantin") gaur egungo Salbe zubiraino. Hainbat mendetan Ibaizabalek markatu zuen elizatearen hegoaldeko eta mendebaldeko muga.
Hori jakinda, zenbat eta zeintzuk ziren Artxanda mendi-lerrotik Ibaizabalera jaisten ziren errekak? Hori aztertzeko asmoz bost "iturburu" hauek kontsultatu ditugu:
- Bizkaiko ermitak - Begoña // GURUTZE ARREGI - ERMITAS DE BIZKAIA (1987)
(http://ermitasdevizcaya.com/ERMITAS_BEGO%C3%91A.pdf) - Eulalia Abaitua. (2005). Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia / República y Santuario. Bilboko Euskal Museoa, 56-59 or. Mapa batean Uribarri barrutiko errekak azaltzen dira Urgogorretik Zurbaraneraino
- Esteban Kadarso. Berak liburuxka bat zeukan informazio horrekin (https://flic.kr/p/2qtHTQ8)
- Begoña-Bilbo-Abando eta inguruak. 1811 Gge Bois St Lys, Capitaine adjudant major de la place de Vittoria. Bilketa - Gallica.
1811ko mapa hori oso egokia da Begoñako ibai eta mendiei buruz hitz egiteko. Oso grafikoa da, eta Begoñako urbanizazio masibo guztien aurrekoa. Mapa horretatik zati bat hartu dugu, Begoñako errepublikaren eremua, eta errekei letra bana jarri diegu mapan. - Koldo Urrutikoetxea, Arbolantxako bizilaguna. Arbolantxa, Otxarkoaga eta Begoña ederto ezagutzen ditu eta.
Informazio horiek kontsultatuta ikusi dugu guztira badirela (edo bazirela) 17 erreka.
Alde batetik, Artxandako ipar-isurian Saratxe eta Egirleta errekak Asua ibairaino jaisten dira, Zamudio aldera. Mapan A eta B letrekin markatuta daude, hurrenez hurren. Egirleta errekak baditu antzeko beste izen batzuk: Argileta, Agileta edo Agarleta izenak ere aurkitu daitezke mapetan.
Beste aldetik, hego-isurian Begoñatik atera gabe Ibaizabaleraino jaisten diren erreka nagusiak 15 dira: Artasamina (edo Arkotxa, muga Deusturekin), Salbekoa (?), Urgogor (edo Urgozo), Altamira, Zelemintxu-Goikoetxea, Mendieta, Landeta-Iturriran (edo Zurbaran), Berdel, Errekako, Atxeta, Larrakoetxe, Arabella, Ugarte, San Agustin, Iturribide, Bosque, Garai-Matalobos, Urgorri (edo Larratundu), Ugerleku eta Azkaraibeko (edo Mikoleta, muga Etxebarrirekin).
Hauek dira berriro erreka horiek, bakoitzak mapan duen letra zehaztuta, eta informazioa apur bat zabalduta:
(a) Artasamina (edo Arkotxa). Begoña eta Deustu elizateen arteko muga markatzen du.
(b) Salbe? Pikotamenditik jaisten den Abaro? 1811ko mapan azaltzen da baina beste liburuxkatan ez.
(c) Urgogor (edo Urgozo). Gaur eguneko Tiboli kalean-edo bukatzen zen.
(d) Altamira. Gaur eguneko Uribarri eta Kristo kaleetan-edo bukatzen zen.
(e) Zelemintxu-Goikoetxea
(f) Mendieta
(g) Landeta-Iturriran (edo Zurbaran).
Gaur egungo kale hauetatik pasako litzateke: Zurbaranbarri->Zurbaran->Calixto Legina->Tanatorioa
Zurbaran erreka -> Landeta erreka -> Mendieta erreka -> Goikoetxea erreka.
Beste errekatxo hauek Zurbarango errekarekin batzen ziren:
- g.4.1- Atxeta ((gaur egun: Sarrikue->Atxeta aldapa->Arabella, Andra Mari->Zumalakarregi)
- g.4.2- Larrakoetxe
- g.4.3- Arabella
- g.3- Ugarte
(h) San Agustin (gaur egun: Etxebarria parkea->Gas plaza->Bilboko udaletxea)
(i) Iturribide (gaur egun: Iturribide kalea)
(j) Bosque (gaur egun: Basobidea kalea)
(k) Enkarnazioa (gaur egun: Begoñako Errepublika kalea?)
(l) Berdel (gaur egun: Berdel kalea (Juan de La Cosa)->Basarrate plaza->Bolueta)
(m) Garai-Matalobos (goian Errekako izenarekin, Begoñazpi ikastolan)
Tetuane(MonteAvril)->Orueta(Herradura) Errekako izenarekin->
->Begoñazpi ikastola->Gabriel Aresti->Kiroldegia
Garai erreka: Garai baserria->Garaizar-> Matalobos erreka
(r) Larratuondu (Urgorri ere bai?)
(t) Tellerie (Ugerleku ere bai?)
(z) Azkaraibeko (edo Mikoleta ere bai). Begoña eta Etxebarriren arteko muga markatzen du.
Errekatxarkoa izenarekin ere ikus daiteke Geobilbaoko mapan.
Erreka horietako batzuk asfalto azpian desagertu dira gaur egun, edo honezkero hasieran bakarrik ikus daitezke, aldapa bizian eta iturburutik gertu, beherago berehala hasten baita porlanezko kalea. Esaterako, Txurdinagako Matalobos erreka 1960ko hamarkadako urbanizatze masiboan desagertu zen; errekaren ibilbidea egungo Txurdinaga auzoan dagoen Gabriel Aresti kalea zen, eta oraingo kiroldegitik pasatzen zen Boluetaraino. Gaur egun kale horien azpitik kanalizatuta dago Matalobos erreka.
Ikusten denez, oraindik datu batzuk zalantzazkoak dira. Zein da b letrarekin markatutako erreka? Abaro? Salbekoa? Ondo kokatuta daude mapan San Agustin, Iturribide eta Bosque errekak? Zurbaran errekara heltzen ziren errekatxoak ez dira agertzen 1811ko mapan. Prim kalean eta Fika kalean errekarik zegoen? Honi buruz beste daturik baduzu, beste mapa egokirik ezagutzen baduzu... erantzun hemen, mesedez. Denon artean hobetuko dugu. Eskerrik asko ;-)