"Hator Hator" digitala... Munduko euskal etxe guztiak Wikipediara

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sarasola 2024ko abe. 24a, 10:06

Munduan zehar 197 Euskal Etxe omen daude (https://www.euskaletxeak.eus).
100 baino gehiago agertzen dira Wikidatako mapa honetan,
baina denak ez daudenez, aurtengo Gabonetan...
        "HATOR HATOR lagun EuskalEtxera"
        "HATOR HATOR Euskaletxea Wikipediara"

Baietz denak egon mapa horretan hemendik hilabetera!
Urtarrilaren bukaeran baietz 197 euskaletxe guztiak mapa horretan!

Zuk zeuk sartu ditzakezu Euskal Etxe baten datuak, kontu digitaletan eroso-edo mugitzen bazara  ;-).
Ikusi adibide bat, eta oraindik ez dagoen euskaletxe bat gehitu dezakezu.

 

Adibide bat: Euskaltzaleak (Buenos Aires). Euskaltegia, Otaño...

Euskaltzaleak_BA_Argentina

Adibide bat: Laurak bat (Buenos Aires). Munduko zaharrena (1877an sortua)

LaurakBat_BA_Argentina



Bestela, etorri urtarrilaren 25ean Euskal Wikilarion Elkarteak antolatuko duen jardunaldira. Besteak beste, OpenRefine aplikazio informatikoa zelan erabiltzen den erakutsiko dugu, eta horrekin "erraza" da euskaletxeak.eus webgunean dagoen kalkulu-orriko datuak igotzea.

Horrixe erronka: Urtarrilaren bukaeran baietz 197 euskaletxe guztiak mapa horretan!

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Orain Wikidatan dauden datuak ikusi hemen:

Euskaletxeak_Wikidata