Duela 100 urte Deustuko eta Begoñako Elizateak Bilbori anexionatuak izan zirela gogoratzeko, kontzertu korala antolatu zen Begoñako Basilikan azaroaren 23an.
Euskal Telebistak kontzertua grabatu zuen. Bertsio labur bat emititu zuen otsailean eta kontzertuaren bertsio osoa zabaldu dute geroago helbide honetan:
https://www.eitb.eus/eu/nahieran/kultura/oholtzan/abesbatzak-begonan/osoa/3395/244000/
Abesbatza kontzertua: DEUSTU + BEGOÑA Anexioen 100. urteurrena (EITB, Kontzertu osoa)
Bikaina izan ziren abesbatzak, musikariak, Biba Zuek telesaioko Jon Gomez aurkezlea... eta bikainak izan ziren Santutxuko Oihana Bartra bertsolariak kantatu zituen bertsoak. Hiru bertsotan primeran laburtu zituen ekitaldiaren gaia, kontzertuaren egitaraua eta "moraleja" bat atera zuen: KANTATZEN DUEN HERRIA EZ DA INOIZ HILGO.
Hauek izan ziren Oihanaren bertsoak (entzun, entzun bideoan 01:45 segundotik aurrera)
Efemeride handi
bat heltzeko iaz
Anexio behartu
baten teoria
gogoratu nahi dugu
orduko zoria
bestela galduko da
herri memoria
Geuk kontatu ezean
geure historia
Begoñar errepublika
Deustuko elizate
Bateko mahats eta
besteko tomate
indedepente ziren
o(ra)in ehun urtera arte
Gaur euskal hiri gara
Bilboko jendarte
Eta nola ez Euskal
Herri baten parte
Deustuarrak abesbatza
kantuan polito
Begoñako Garaizar
Mahatsorri mitiko
Otxote Bilbo Argia
askoren begiko
pianoz perkusioz
lagundu ta kitto
Kantatzen duen herria
ez da inoiz hilgo
Bikain Ohiana Bartra!
==================================================================
Bideoan abesbatzen egitarau osoa ikus daiteke:
Erlijiosoa
-
AITA GUREA (Aita Madina)
-
AGUR MARIA (Aita Madina)
-
LIBERA ME DOMINE (Lorenzo Perosi)
-
LA CANCIÓN DEL ANGELUS (Jesús Guridi)
Popularra
-
MAITE (Pablo Sorozabal)
-
BOGA BOGA (Jesús Guridi)
-
RACATAPLAU (Herrikoia / Popular)
-
KITOLIS (Luis de Aranburu)
-
LOREA (José Antonio de Erauzquin)
-
KANTABERRI (Pablo Sorozabal)
-
MAHATSAREN ORPOTIK (Jesús Guridi)
-
HERRIBEHERA (Lorenzo Ondarra)
-
ZAPATEROS AMBULANTES (Timoteo de Urrengoetxea)
-
EL MENÚ (Karl Zöller)
Carmina Burana
Amaiera
-
UN INGLÉS VINO A BILBAO
-
EUSKAL HERRIKO (Txanton Piperri)