Bilbo hiribildua Begoñako lurretan sortu zuten 1300. urtean Ibaizabal ibaia itsasadar bihurtzen den meandroan. Kantabriko marea horraino heltzen denez, itsas merkataritzarako toki bikaina zen meandro horretan zegoen lautadatxoa. Hiribildua 1300eko ekainaren 15ean sortu zen, hala adierazten baitu Bilboko Uriaren eraketa gutunak. Beraz, Bilbo sortu zutenean orduko Begoñak galdu zituen lurretan jaio zen.
Bilbo hiria handitzen mendez-mende (1300-1925)
Denborarekin Bilbo handituz joan zen populazioan, botere ekonomikoan eta botere politikoan. Eta lur berriak behar izan zituenez, historiako hainbat unetan, Begoñako beste lur batzuk bereganatu zituen. Begoñako lurrak bakarrik ez, Bilbo hiriaren handitze-prozesu horrek aurrera jarraitu zuen heinean Abandoko elizatea anexionatu zuen, 1870ean partzialki eta 1890ean osorik. Eta geroago 1925ean Deustu eta Begoñako elizateak ere osorik anexionatu zituen. Hauek ordura arte herri independenteak izan baziren ere, urte horretatik aurrera Bilboren zati bihurtu ziren. Erandioko Lutxana auzoa ere, anexionatu zuen 1925ean.
Antonio Barinaga-Rementeriaren datu-bilketa eta mapak (1982)
Antonio Barinaga-Rementeria mahatsorriak (1920-1992), Joseba bere semearen laguntzarekin, prozesu historiko horren xehetasunak aztertu zituen 1982an, eta hamar mapa xumeren bidez dokumentatu zituen. Bera ez zen historialaria baina 8 dokumentu historiko aztertu zituen Begoñari buruzko datuak hortik ateratzeko; batez ere, Juan Ramon Iturriza, Juan Delmas eta Alejandro Garciaren lanetan oinarritu zen.
Mapa horiek aurkitu ditugu orain kajoi bateko karpeta “ahaztu” batean, baita Begoñari buruz batu zituen beste zerrenda batzuk ere (baserriak, oinetxeak…). Mapa xumeak dira, bai, baina argigarri ere badirela uste dugu. Uriola honetan plazaratzea pentsatu dugu, ea baten batentzat baliagarriak diren. Beraz, Barinaga-Rementeriatarrek marraztu zituzten mapak aukeztuko ditugu hemen banan banan 1300ekotik hasita 1925eko maparaino.
Begoña 1300. urtera arte
Artxanda eta Tetuane (Monte Avril) mendietatik Ibaizabal ibairaino jaisten den magal guztia hartzen zuten Begoñako lurrek. Gaur egungo auzo hauek daude Begoñako elizate haren lurretan: Arabella, Atxuri, Bolueta, Begoñaibarra (Castaños edo Campo Volantín), Loruri, Matiko, Begoñalde, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri, Zazpikaleak eta Zurbaran.

Lerro berdea Ibaizabal ibaia da.
Lerro etena, 1924ko muga Bilbo eta Begoña artean
-
Begoñako mendiak (1299)
-
Begoñako errekak (1299)
Begoña 1300. urtean
Bilbo sortu da gaur egungo zazpi kaleekin, Sendeja, Mallona, eta Solokoetxe auzoekin.

Lerro berdea: Ibaizabal da.
Begoñako auzoak 1785ean Iturrizaren arabera
Juan Ramon Iturriza Zabala historialariak 1785ean idatzi zuen liburuan Begoñan lau auzo aipatzen ditu: Atxuri, Kaltzadak, Otxarkoaga eta Uribarri.
Orduko Otxarkoaga eta Atxuri askoz zabalagoak ziren gaur egunekoak baino. Begoñako elizatean 226 sutondo ("fogera") zeudela idatzi zuen Juan Ramon Iturrizak.[1][2]

Lerro berdea: Ibaizabal. Lerro gorria: Begoñako muga.</br.
Lerro beltza: Begoñako auzoen arteko muga.
Lerro eten gorria: Bilbo-Begoña muga 1924an.
Begoña 1864an J. Delmasen arabera
Juan E. Delmas historialariak 1864an idatzi zuen liburuaren arabera Begoñak galduta zituen Begoñaibarreko lurrak, gero gune hori erdaraz Campo Volantín eta Castaños gisa ezagutuko zen.

Lerro berdea: Ibaizabal.
Lerro beltza: Begoñako muga.
Begoñako auzoak 1864an J. Delmasen arabera
Juan E. Delmas historialariak 1864ko liburu berean auzo berri bat bereizten du ordura arte Atxurikoa zena: Bolueta.
Kontuan hartu behar Boluetan kokatu zela 1841ean Bizkaiko lehendabiziko siderurgia-fabrika. 1889an elizateko biztanleen laurdena baino gehiago Boluetan bizi zen, funtsean Santa Ana fabrikari eta ostalaritza-establezimenduei lotuta; Begoña osoko biztanleak 2.561 ziren eta Boluetakoak 711.[5]

Lerro berdea: Ibaizabal. Lerro gorria: Begoñako muga.
Lerro beltza: Begoñako auzoen arteko muga.
Lerro berdea: Ibaizabal.
Lerro gorria: Begoñako muga.
Lerro beltza: Begoñako auzoen arteko muga.
Begoña 1870ean
Juan E. Delmas historialariaren arabera 1870ean Atxuri auzoa bereganatuta dauka Bilbok.

Lerro berdea: Ibaizabal.
Lerro beltza: Begoñako muga.
Begoñako auzoak 1902an Alejandro Garcíaren arabera
Alejandro García historialariak 1902an idatzi zuen liburuan Atxuri auzoa ez da agertzen Begoñan, Bilbo barruan baizik.
Eta auzo berri bat bereizten du Begoña barruan: Santo Domingo. Egirleta izenarekin ere ezaguna da inguru hori, eta ordura arte Kaltzadak eta Otxarkoaga auzoko ziren lur batzuetan kokatu zen.

Lerro berdea: Ibaizabal. Lerro gorria: Begoñako muga.
Lerro beltza: Begoñako auzoen arteko muga.
Begoña 1925ean
Bilbok mendeetan zehar Begoñak baino hazkuntza askoz handiagoa izan zuen populazioan, botere ekonomikoan eta politikoan. Eta horren ondorioz Bilbok Begoña udalerria anexionatu zuen 1925. urtean Primo de Riveraren diktaduraren garaian.[7][8]

Mapa hauetako informazioa OpenHistoricalMap aplikazioan jarri?
Ondo legoke mapa hauen informazioa publiko jartzea OpenHistoricalMap web-aplikazioarekin bitartez. Aplikazio hori OpenStreetMap bezalakoa da, mapak lizentzia librearekin sortzen dira hainbat pertsonaren artean. Muga horietako gehienak desagertuak direnez OpenStreetMap-en baino hobe da OpenHistoricalMap aplikazioan jartzea, zein urtera arte iraun zuten markatu daitekeelako. Mahatsorri askoren artean lankidetzan egin genezake hori. Zuk lagunduko diguzu? ;-)
Bibliografia
- Iturriza, Juan Ramon. (1784). Historia General de Vizcaya. .
- Etxebarria, Joseba. (2002-07-01). «Begoñako kofradiak» Berton 46: 8-9..
- Iturriza y Zabala, Juan Ramón de (1741-1812). (1790). Historia General de Vizcaya [Manuscrito : comprobada con autoridades, y copias de escrituras, y privilegios fe acientes : enla qual se trata de su estension, etimologia y confines, origen y curso delos rios, calidad del terreno, y frutos que produce, poblacion y posesion perpetua por sus naturales, conserbando su primitiba lengua, fueros, franquezas, y libertades, origen y numero de merindades, y su govierno antiguo, catalogo delos señores que tubo, serie de corregidores, noticia de barones ilustres, batallas, ê incendios, numero de anteyglesias, aldeas y parroquias, reliquias de santos, que enellas se veneran, patronatos, beneficios, personas de comunion, fogueras, casas, ferrerias, molinos, hermitas, villas, y combentos con sus fundaciones / escrita por Juan Ramon de Yturiza y Zabala. ] (Noiz kontsultatua: 2025-04-16).
- Delmas, Juan E.. (1944). Guía histórico-descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya en 1864. Junta de Cultura de la Excelentísima Diputación de Vizcaya (Noiz kontsultatua: 2025-04-16).
- Pérez Pérez, José Antonio. Bilbao y sus barrios : una mirada desde la historia. Vol. 3. BILDUMA: BIDEBARRIETA MONOGRAFIAK. Bilboko Udala
- Guía comercial y nomenclator postal ferroviario vasco-navarro / García y Velasco, editores.. Bilbao : Sociedad Bilbaina de Artes Gráficas 2013-11-28 (Noiz kontsultatua: 2025-04-16).
- Ortega, Hektor. «Begoña.» Uribitarteko paperak. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia. (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
- Arbaiza Alvarez, Joseba Koldobika. (2009-01-15). Estudio de la transformación del paisaje de Santutxu: de Mahats-herri al denso urbanismo. 5. Los topónimos se mantienen.. Euskal Geografi Elkargoa (ingeba) ISSN 1697-3070..
- «BEGOÑA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-04-18).
- Basas Fernández, Manuel. (1969). EL CRECIMIENTO DE BILBAO Y SU COMARCA.. Bilbo: Bilboko udala.
- Ortíz de Viñaspre y Migoya. BEGOÑA Ayuntamiento Bilbao. Dictamen referente a la anexión de Begoña. Documentos oficiales.. Bilboko udala.
- Leguina, Calixto de. Begoña. En su propia defensa. .
- Gaztañaga Olabarri, Jesús de. Pueblos que mueren. .