#Euskaraldia erronka: baietz munduko Euskal Etxe guztiek Wikipediako artikulu oso bat eduki !

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sarasola

Munduko 140 "Euskal Etxe"-rentzat Wikipediako artikulu batsortu dugu modu semiautomatikoan. Baina artikulu bakoitzean hiru atal falta dira oraindik (historia, jarduerak eta baliabideak). Diasporako euskaldunentzako ariketa bitxia da, euskara-ikasleentzat ere bai.
Euskaldun ezagunik duzu EHtik kanpo? Esaiozu parte hartzeko, mesedez.

Gabonetan laguntza eskatu genuen Uriolan euskaletxe guztien oinarrizko datual biltzeko Wikidatan. Otsailean lortu genuen hori. 200 horietatik martxoan 140 euskaletxe falta ziren gure Wikipedian. Apirilean automatikoki sortu ditugu artikulu horiek oinarrizko datu batzuekin (ikusi hemen). Eta orain maiatzean, Euskaraldia aprobetxatuz, diasporako euskaldunei laguntza eskatzen dizuegu artikulu horiek guztiz osatzeko.

Adibidez, Bariloche_hiriko_Euskal_Etxea artikulua automatikoki sortu dugu baina hiru atal bete gabe daude oraindik: Historia, Baliabideak, eta Jarduerak.
LAGUNDU, MESEDEZ, idatzi testu bat atal horietan.

Zirriborro batean idatzi Historia, Baliabideak edota Jarduerak atalak.

Zer egin beharko duzu parte hartzeko? 1) Izena eman Wikipedian, 2) Beheko zerrendako euskal etxe baten artikulu zirriborro bat aukeratu , eta 3) osatu artikuluaren testua apur bat.

Euskara ikastea “jolas atsegina” izan daiteke, Euskal Wikipedian idaztea ere bai. Ariketa ederra izan daiteke diasporako euskara-ikasleentzat. Euskaraldian… izan zaitez ‘Wikibizi‘ edo ‘Teklatuprest‘  😉
Diasporan duzun lagun horri esan parte hartzeko.

Informazio gehiago hemen:

Orain, hasieran, beheko taulan artikulu gehienak zirriborroen ikono gorriarekin azaltzen dira.
Bi aste barru baietz denak gutxienez artikulu txikien ikono horiarekin!