Justugune jaia abuztuaren 2an. JUSTIBASO-MIKOLETA EGITASMOA

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sarasola

Aurten ere bai! Abuztuaren 2an, larunbatarekin, JUSTUEGUNE erromeria egingo dugu Arbolantxan.
Etorri gugaz!
Bide batez... ezagutu apur bat Begoñako mugetan dagoen inguru hau. Non zegoen Justibasoko ermita? Zergatik bota zuten 1941ean? Ezin dugu berreskuratu zelai historiko horren bizitza?

Justibaso eremua garrantzi handiko leku bat da Santa Marinako ospitalearen inguruan. 1547ko testu batean aipatu zuten hor zegoen ermita. eta bertan mendeetan zehar hor antolatu zen JUSTUGUNE erromeria. 1941ra arte. Tuberkulosi-pandemia zela-eta ermita bota eta pabiloi bat eraiki behar izan zuten bertan, gaixo gehiago artatu ahal izateko. Zorionez handik urte gutxira Fleming-ek penizilina erabiliz tuberkulosia sendatzen ikasi zuen. Eta pabiloi hori abandonatuta geratu zen. Zisko eginda geratu zen eta 2017an bota zuten... eta orain zelai hori ez da erabiltzen.

Leku horretan Justo izeneko baseliza zegoen, eta baseliza horri atxikitako baserrian Etxartetarrak bizi ziren. Familia honek ermitaz arduratzeko ardura zuen. Jose Etxarteren esanetan, inguruan haritzak, gaztainondoak eta sagarrondoak zeuden, baita iturri bat ere. Bertan du Mikoleta errekatxoak bere sorburua, Etxebarrirekin muga eginez.

Abuztuaren 2an Justo Eguna ospatzen zen (Justugune): meza baselizan eta ondoren erromeria. Inguruko Sto. Domingo, San Roke edo San Antolinen antzera, jendea egunpasara joaten zen umeekin, bazkariekin eta batzuetan astoekin ere bai. Begoña, Zamudio, Etxebarri eta beste hainbat lekutako lagunen topagune bilakatzen zen.

Goikoetxe baserria

Santa Marina Ospitalea

  1. ean, Reina Victoria izenarekin ezaguna zen ospitaleko lehen eraikinaren obrak amaitu ziren, gaur egun aparkalekua dagoen tokian. Geroago Briñas izena hartu zuen.

  2. ean, pixka bat gorago zegoen lekuan, Tapia pabiloia inauguratu zen, Justo baseliza eta baserria zeuden tokian. 1944an, Franco pabiloia eraiki zen, gaur egun Santa Marina Ospitalea izenarekin ezagutzen dena.

Briñas eraikina 1976an bota zuten, eta Tapia pabiloia, urte luzez erabilerarik gabe eta hondatuta egon ondoren, 2023an eraitsi zuten. Gaur egun ospitaleak eraikin bakarra dauka.

Justo Eguna

Behin baseliza bota eta ospitalea eraiki ondoren, jaia lekuz-leku aldatzen joan zen, indarra galduz eta desagertu arte.
Baina
1995ean, Otxarkoagako euskaltzale talde batek jaiari berriz ekin zion, eta gaur egun arte ospatzen jarraitu da.
Urte batzuetan Tetuane landan antolatu zuten jaia, eta gaur egun Arbolantza bideko Goikoetxe baserri ondoan, meza eta guzti ospatzen da.

Orubea eta ingurua: etorkizunerako ikuspegia

Orubearen titularra Osakidetza da gaur egun. Bere aldetik, ez dauka inolako proiekturik bertan egiteko, baina titularitatea mantendu nahi du etorkizunean erabilera posible baterako.

Aurten, Begoña Bilbok anexiotu zueneko mendeurrena denez eta horrek ekarri zuen Begoñaren bazterketa dela eta, uste dugu eremu hau berreskuratzeko momentu egokia dela —memoriarako, euskararako, kulturarako, naturarako eta aisialdirako—, baita Justo Eguna urtero ospatzen jarraitzeko eta ospitale beraren onurarako ere.

Leku hau hamarkadak daramatza erabilerarik gabe eta abandonatuta, eta uste dugu momentu egokia dela denontzako erabilera egokia jasotzeko. PROPOSAMENA:

  • Tapia pabiloia egondako orubea eta inguruak gune natural gisa kontserbatu daitezkeela, inolako eraso urbanistikorik gabe.

  • Bilbo inguruko berdeguneko eta GR-228 ibilbideko zati integratu bat izan daiteke.

  • Aisialdirako proiektu berezi bat garatu daiteke, ideia hauek kontuan hartuta:

    • Naturgune atsegina izatea, bertan egoteko, atseden hartzeko eta aisialdiaz gozatzeko.

    • Zuhaizti egokia landatu, gerizpea emateko.

    • Egurrezko mahaiak eta edateko iturria jarri; iturriaren ingurua egokitu.

    • Mendizale eta ibiltarientzako topagune bihurtzea.

    • Begoñako eta egungo auzoetako erreferentzia kultural eta historikoa izatea.

    • Justo Eguna jaia urtero ospatzeko espazio naturala izatea.

    • Autobus linea eta ordutegiak egokitzea, ospitaleko langile eta erabiltzaileen beharrei erantzuteko, kotxe partikularra erabili beharrik gabe.

Argi dago Santa Marinak gaur egun ez duela jatorrizko helburua betetzen (tuberkulosiari aurre egitea). Beraz, beste eraikin batzuen eraikuntzak ez luke beteko jatorrizko lurzoruaren xedea. 
Uste dugu Bilboko Udalak, Osakidetzak eta, hala badagokio, Foru Aldundiak hitzartu beharko luketela lurzoru horren erabilera berria herritarren erabilera eta gozamenerako itzultzeko.

                    Justo Eguna Jai Batzordea (2025-04-07)

 

  • 1940
    1940
  • 2017
    2017
  • 2025
    2025

 

 

Egitasmo hau elkarte hauek ere babesten dute besteak beste:

  1. AFO - Otxarkoagako Famili Elkartea

  2. Félix Oronoz, Justo Eguneko meza emailea (Otxarkoagako parrokia)

  3. Otxarkoagako Pa...Ya Konpartsa