Otxarkoaga auzoa askoz handiagoa izan da historian zehar

Erabiltzailearen aurpegia Kepa Sarasola 2025eko abenduaren 14a

Leku-izenak oso aldakorrak dira, esaterako: Otxarkoaga eta Txurdinaga. 1925eko mapan Otxarkoaga Zabalbide kalean hasten zen (baserritarren "Sindikatua"ren etxetik gertu) eta Txurdinaga handik urruti ekialderantz zegoen baserri gune txiki bat zen.
URIOLA.EUS desagertuta... non idatziko ditugu kontu zahar hauek eta egungo Begoñako kontu modernoei buruz?  :-(

2025ean alderantziz da: Txurdinaga auzoa Zabalbide kalean hasten da eta Otxarkoaga hortik urruti hasten da ekialderantz.

 

Txurdinaga eta Otxarkoaga 2025ean
Txurdinaga eta Otxarkoaga 2025ean. 

 

Bestalde, Otxarkoaga askoz zabalagoa izan da historikoki, gaur eguneko Txurdinaga, Santutxu eta Otxarkoaga auzo osoak hartu ditu mendeetan zehar. Ikusi 1864ko mapa. Lur horietan 55.000 pertsona bizi dira gaur egunean. 10.313 Otxakoagan, 14.815 Txurdinagan, 30.581 Santutxun.

Begoñako auzoak 1864an Delmasen arabera.[1][2]


Nire ustez, 1925ko mapa ikusita gaur egungo Txurdinaga auzoaren izena Matalobos izan beharko zen. Bailara horretako erreka Matalobos erreka zen. Orduko errekaren ibilbidea Gabriel Aresti kalea da gaur egun, orain errepide azpitik kanalizatuta dago. Baina Matalobos izena arraroa da, batez ere euskaraz, horregatik jarriko zioten Txurdinaga izena bailara osoari? Ba al daki inork ezer Matalobos izen horri buruz?

Garrantzia du horrelako gauzak idatzita uztea, Begoñatik bertatik idatzita eta "mahatsorri"entzat delako,batez ere. Pena ikaragarria da URIOLA.EUS desagertzea. Non idatziko ditugu kontu zahar hauek? Non idatziko ditugu gaur egungo Begoñako kontu modernoei buruz?