Gaur zabaldu da EHUren udako ikastaroetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Kulturbasque 2014ko mai. 5a, 19:26
Bizkaian antolatu diren Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako asko Bilbon egingo dira. Gehienak, EHUk Abandoibarra pasealean duen Bizkaia Aretoan.

Gai eta era askotako jarduerak antolatuko dira ekainean eta uztailean Bizkaian EHUren Udako Ikastaroen XXXIII. edizioaren barruan. Lehenengoa, Zinema, Arkitektura eta hiriaren eraldatzeari buruzkoa ekainaren 16an hasiko da eta uztailaren 23ra bitartean denetariko ikastaroak, jardunaldiak eta kongresuak egingo dira hiriko hainbat tokitan. 

Kultura, komunikazioa, hezkuntza, geologia, medikuntza, zinema eta denetariko gaiak landuko dira bertan. EHUren webgunean topatu dezakezue ikastaroen inguruko informazio osatuagoa http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/index.php/eu/bilbao-eu.html