uriola.eus

Kalitatezko zerbitzu publikoen alde egin du LABek Jaurlaritzaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea
LABek elkarretaratzea egin du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, azken hilabeteetan zerbitzu publikoetan enpleguaren alde burutzen ari den dinamikaren baitan. Administrazioari enplegua sortzeko eskaera luzatu diote.

2013ko urtarriletik 2014ko azarora bitartean Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoan ia lau mila kontratazio gutxiago egin dituela erakusten duten datuen aurrean, LAB sindikatuak zerbitzu publiko ezberdinetan, zerbitzuok hobetu eta garatu, eta honenbestez enplegua sortzeko proposamenak aurkeztu zituen pasadan apirilaren 30ean. Aurreko asteotan Irakaskuntzan eta Osasungintzan suntsitu den enplegua salatu ostean, gaur administrazioan ematen ari den enplegu galera salatu du LABek Bilbon.

11:00etan, jendetza bildu da Kale Nagusiko 85.zenbakian "Kalitatezko zerbitzu publikoetan enplegua sortu" lelopean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa