Preso gaixo larrien askatasuna eta protokoloa abiatzea galdegin dute

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 5a, 10:15

Gaur eguerdian Osakidetzako LAB sindikatuko delegatuek eta osasun sistemako langileek kontzetrazioa burutu dute Osakidetzaren aurrean, Osasun eta Kontsumo Arloko egoitzan (Errekalde zumarkalea, 39).

Mobilizazio honen helburuak eta eskaerak bi dira; alde batetik, legeak agindu bezala, preso gaixo guztiak etxeratzeko; eta, bestetik, preso dauden pertsonen eskubide guztiak, Osakidetzaren erabiltzaile diren bitartean, errespetatuak izan daitezen protokoloa abiatzea lehenbailehen.