Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, aurkeztuta

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko eka. 17a, 08:15

Maiatzaren 31ko Asanblada Nazionalean onartua izan eta gero, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta larunbat goizean aurkeztu zen Bilbon. Bertan, ekimena babestu duten eragileetako ordezkariek Karta aurkeztu eta atxikimendu publikoa eman zioten euren sinadurekin.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta gidatu den Talde Sustatzaileko kideak izan ziren Kartaren nondik norakoak aurkezteaz arduratu zirenak. Guztiek prozesu honen garrantzia eta arrakasta azpimarratu zuten: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako 113 herri eta auzotan aurrera eraman den prozesu honetan 1.200 herritar inguruk hartu du parte, eta milaka izan dira eskubideen gainean egindako ekarpenak.

 

[2014/01/08] Gutun sozialaren aurkezpena izango da gaur Santutxun

[2014/03/18] Elkar gaitezen eskubide sozialen alde

[2014/05/28] Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta onartzeko asanblada egingo dute larunbatean