Aurreko ekainaren 16an Bilboko Ibaigane Ikastetxea itxiko zutela iragarri ziguten. Berehala Hezkuntza Sailari eta Kristau Eskolari bilera bat eskatu zion LAB sindikatuak, 39 langileen etorkizuna eta ikastetxe horretako familiena zein izango zen jakiteko.
Familien etorkizunaz prentsatik jakin izan dugu baina, 15 egun baino gehiago pasa direnean LAB Sindikatuak salatu nahi du ez dugula izan batzartzeko inolako deialdirik, ez Kristau Eskolaren aldetik, ez eta Hezkuntza sailetik ere. Langileek, oraindik ere, ez dakite hurrengo ikasturteko egoera zein izango den.
LABek Kristau Eskolari, langile guztiak beste zentru batean birkolokatzea exijitzen dio.
Nahikoa da!! "KALERATZERIK EZ! LANGILEEN BIRKOLOKAPENA ORAIN!"