'Inork ez dezala gure ordez erabaki, eskubide berberak denontzat'

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2014ko abe. 2a, 08:24

Abenduaren 3an, Aniztasun Funtzionaleko Egunaren harira, desberdinak berdinak garen heinean, LABek ondoko aldarrikapenak egiten ditu:

1.-Bada garaia, baztertzen gaituzten oztopoak desagertarazteko. Guk ere bai, bizitza duin eta independitea nahi dugu. Etxebizitza, garraioa, aisialdia, mugikortasuna denontzat.

2.- Kalitateko enplegua. Getorik ez lantokietan. Lan bera, soldata bera. Soldata nahikoak gure kasa bizi ahal izateko. Ez dugu langile pobreak izan nahi.

3.- Desgaitasunak ditugun langileok ere, hitza eta erabakia. Ezer ere ez, gurekin kontatu gabe. Guk ere, iritziak, irizpideak eta zer esan eta eman, badaukagu.

4.- Desgaitasuna ez da negozioa; ez da lan esku merkea; ez da erraz manipulatzen ahal den jendea. Inork ez dezala aberastu gure kontura. Irabazteko asmoz egindako Enplegu Zentro Bereziak debekatu. Eta, gainontzeko Enplegu Zentro Bereziak, demokratizatu.

5.- Administrazioa pertsonen zerbitzuan. Beraz, Administrazioek aukeren berdintasunaren aldeko politikak, erabakiak eta aurrekontuak diseinatu eta onartu behar dituzte.

6.- Pentsio duinak. Espainako Gizarte Segurantzak, prekarietatean eta mendekotasunean bizitzera kondenatzen gaitu. Guk ere, hemen lan eta bizi bagara, gure pentsioak bertan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.