Gaur Joseba Barrenak, Lopez Eguilazek deituta Cabiecesi egindako ordainketak ezagutu ditzakeen ustezko bezala eta Maria Victoria Mendiak, auditoria batzordeko presidenteak deklaratu dute. Deklarazio hauekin lortu nahi dugun helburua da entitatean zuzendaritza karguak betetzen zituztenak ordainketa irregular hauen berri bazutela baieztatzea eta asumituak zirela pertsona honi mesede tratu gisa inolako lanik burutzen ez bazuen ere bueltan.
Akusazio popularrak eskaturiko eta epaitegian entregatu den dokumentazioak adierazten du bufeteak ez zuela lan kargarik jaso kontratazioa justifikatzeko. Urtebetean Alkortaren bufetean Cabiecesek egindako lanak gure sindikatuetako edozein abokatuk astebetean bete ditzake. Horrela gertatu zen 2014ean, bai 2012an eta baita 2013an ere.
Kutxabank asesoratzearren, lan berdina egiteagatik kobratzen zuten pertsona ezberdinek, Alcortaren bufeteak kobratzen zuen alde batetik, Eduardo Aranak kobratzen zuen bufeteko kide bezala, eta kobratzen zuen Cabiecesek, diru gehiegi Kutxabanken aldetik ordaindua lan bakar eta eskasa ordaintzek.
Egoera hau argitzeko, Eduardo Arana deitu dugu deklaratzera, baita Ana Mendaz ere, hau ere bufeteko kidea, baita Caja Surreko abokatua ere gobernu españolaren lanak eta bidaiak hain ondo ordainduak argitu ditzan.
Mareatzeari utzi diezaiotela eskatu nahi diegu, eta onar dezatela Cabieces kontratatzea alderdien arteko akordioa zela kutxak eta kutxabank pribatizatzeko asmoz. A honetan Cabieces Jaunaren merito bakarra Espainiar Estatuko Delegatu izana da.
Cabiecesek langabezitik kobratzen zuenaren inguruan, esan behar dugu, Cabiecesek berak aurkezturiko dokumentazioa ikusita, esan behar dugu Cabieces prestazioa 2012ko apirilean hasi zela kobratzen, hilero Kutxabank eta Iberdrolatik 6000 euro kobratzen hasi eta gero. Beraz, kodigo penaleko 307 artikuloaren arabera, autionomoen kuota modu irregular batez ordaindu zuen hilero Kutxabank eta Iberdrolatik 12.000 euro jasotzen bazituen. Fiskaltzaren ekinbideak bere akusazioekin guk esandakoa konfirmatzen du.
Hau da langabezi prestazioa jasotzen duen pertsona baten miseria morala era berean beste politikari batzuik bezala enpresa pribatuetako ate birakarietatik ordainsaria jasotzen duela. Hau injustizia onartezina da milakak direnean langabezian egonik prestazio hau jaso ezin dezaketen pertsonak egonik.
Berriz ere badiogu, Kutxen pribatizazioa mesede tratu hauek izateko baliagarri izan dela, eta aurrerantzean ere horrelakoak gertatuko dira akzioak entitate publiko fundatzaileei bueltatzen ez zaizkien bitartean.
Kutxabak publikoa orain. Pribatizazioaren prozesuan atzera egitea, eta euskal sistema finantzieroa sortzea da euskal produkzio sareak eta euskal jendarteak behar duena. Horrela bakarrik ekidin daitezke iruzur hauek.