Hitzekin eta ekintzekin janzten zuen Perikok bere eguneroko jarduna. Beti koherente, beti tinko. Langile borrokalari eta langileen eskubideen defendatzaile nekaezina zen.
Euskal herri euskalduna, sozialista eta burujabea helburu, duintasunak eta etengabeko lanak ezaugarritzen zuen. Ekintzekin eraikitzen baitzen eredua, hala zioen eta horrela erakutsi zigun LABeko militante gisa langile-borrokari eginiko ekarpen eredugarrian ere.
Kalea izan du lantoki azken hatsa eman arte. Injustizia politiko eta sozialen aurkako borrokan, izan etxegabetzeak, izan lan gatazkak, izan kutxen pribatizazioa, izan legez kanporatzeak, izan bazterketa sozialaren salaketa... Euskal Herrian eskubide politiko eta sozialen aldeko borroka non, Periko han.
Eredu dugu Periko, eta haren militantzia. Eta horrela gogoratuko dugu, gure eguneroko borroketan bidelagun. Berak herria maite zuen, eta herriak bera. Perikorekin hasitako bideak aurrera darrai. Eta berak egindako ekarpena gurekin geratzen da.
Agurra
Gaur, hilak 25, Barakaldoko Kareagako beilategian 10:00etatik aurrera Periko Solabarriari agurra emateko aukera izango da, biharko, ostirala 18:00ak arte. Familiak hala eskatuta beilategian ez da ekitaldirik izango.
Igandean, hilak 18, 12:30ean egingo zaio omenaldia Barakaldoko Herriko Plazan.
[2015-06-24] Periko Solabarria hil da, ezker abertzaleko militante historikoa