Euskara frogak zuzendu zituzten Herri Ardularitzaren Euskal Eurakundeko (HAEE) kideek esan zuten, administrazioarekin alderatuta, emaitzak oso onak izan zirela.
2016ean gaude eta EuskoTrenek oraindik ez du bermatzen bezeroen arreta kalitatezko euskaraz emango dela. Are gehiago, euskara eskakizunak jaisteak, suposatuko du akats ortografikoak eta gramatikalak eginda posible izango dela Euskotrenen sartzea.
Hizkuntza bat jakiteko ez al da beharrezkoa idazten jakitea? Zergatik gutxiesten da euskara?
LABetik zera salatu nahi dugu: Gehiengo sindikalak negoziatu eta onartutako Euskara Plana hitzarmenean bildu, indarrean urte bete eskas izan eta langilegai guztiek euskararen ezagutza taxuzkoa bermatu duen kanpo deialdi baten ondoren; enpresak, ELA eta beste sindikatuekin batera, euskararen idatzizko ezagutza maila B1era jaitsi nahi du.
EuskoTrenen euskalduntze prozesuan atzera pausua dela uste dugu, ELA eta beste sindikatuen, zein enpresaren interes korporatiboen mesedetara makurtzen den neurria delarik.