Lan-gatazkan inplikatutako aldeak (Manpower Group Solution eta Guggenheim museoa, Giza Baliabideetako zuzendaria den Garbiñe Urrutikoetxeak ordezkatuta) eta Bilboko Guggenheim museoko hezitzaile eta beraien ordezkari sindikalekin izandako bileraren ostean,berriz ere publikoki prekarietate eta ezegonkortasunarekin amaitzeko errebindikazioekin dagoen konpromiso eza salatu nahi dugu. Bilera horretako eduki falta ere salatuz.
Beraz, asanblada bidez onartutako ondorioak zuekin konpartitu nahi ditugu:
- Museoak ez du subrogazioaren aldeko konpromisorik hartu nahi, Urriaren 1etik aurrera ez delarik langileen jarraipena bermatzen.
- Ez dago hobekuntzarako konpromisorik langileok planteatutako baldintzetan (ez dira gutxieneko soldatak blindatzen, jai-egunetako soldatak, antzinatasuna, lan-bajak, etab.).
- Guggenheim museoak Abuztuaren bukaeran edo Irailaren hasieran eman nahi du erantzuna (positiboa edo negatiboa), lizitatutako enpresarekin duen kontratua amaitu baino hilabete aurretik.
Hau guztiagatik, "motore ekonomikoa" eta munduan erreferentzia den zentro artistikoa eta bere zuzendariaren esanetan "Guggenheimen misioa heziketa instituzio bat" dela kontuan izanik eta prekarietatea pairatzen ari garen 18 langileren egoerarekiko Museoak duen utzikeria konprobatu ostean, 2016ko Abuzturako akordatutako mobilizazioen egutegia jakinarazten dizuegu, lan-baldintzak duintzeko gure errebindikazioak onartzen ez badira, greba mugagabea baztertzen ez dugularik.
Abuztuan aurreikusitako greba eta mobilizazioak:
-Abuztuaren 9 eta 11.
-Abuztuaren 16 eta 18a.
-Abuztuaren 23 eta 26a.
-Abuztuaren 30a eta Irailaren 1a.
Era berean, inplikatutako aldeei Manpower Group Solutions eta museoko patronatoa: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Solomon R. Guggenheim Foundation) mobilizazio hauek deskonbokatzeko gure aldez-aurretiko jarrera transmititu diegu, beti ere gure lan-postuen iraunkortasuna eta jarraipena bermatuko dituen subrogazioa bermatzen badira, eta prekarietatearekin amaitzeko konpromisoan aurrera-pausuak ematen badira.
Uste dugu, gutxiegitasuna, utzikeria, mespretxua eta langileekiko eta emandako zerbitzuengatiko arbuioak, ez direla bide egokia museoak nahi duen bezala bikaintasun eta kalitatean erreferentzia izateko.
Liburuxka turistiko baterako erakuslehio baino gehiago izan behar gara, Museoa izan behar gara titaniotik barrura ere.
"Museo bat instituzio iraunkor bat da, irabazi-helbururik gabea, gizartearen zerbitzura eta publikora irekia, gizateriaren ondasun material eta inmateriala eskuratu, kontserbatu, aztertu, erakutsi eta hedatzen duena, ikerketa eta aisiarako". ICOMek (Guggeheim museoa parte den museoen nazioarteko kontseilua) egindako "museo" hitzaren definizioa.