Honen adibide argia El Corte Ingleseko plantilan gero eta langile gutxiago garela da, lan berdina edo gehiago eginez eta soldata eta lan-baldintzak urterik urtera kaskartuz. Lan karga hauek, askotan, goizaldeko 02:00ak arte lanean egotea ekartzen dute. Kasu batzuetan 48 orduren barruan 21 orduz lan egin duten langileen kasuak ditugu, lanaldi luzatzeak eta inbentarioak egin beharra batzen baitira. Horrela, legea urratzen du El Corte Ingles-ek, bete beharreko lanaldien arteko 12 orduko tartea errespetatzen ez delarik. Honek, kalteak eragiten ditu bai osasunean eta langileen poltsikoetan, enpresak ez baitu ordaintzen ordu horietan etxera itzultzeko garraioaren “gain-prezioa”.
Argi dago gainera, langileon lan-baldintzak kaskartzen dituzten neurriak hartzen jarraituko dutela, beraien mozkinak ahalik eta puztuenak izateko helburuarekin. Honen beste adibide argia, Bilboko zentroak udaberrian egin zuen kanpaina da, 1.340 langilek jubilazio planak onar ditzaten konbentzituz. Horren atzean estalitako Enplegu Erregulazio Espediente bat zegoela esan genezake. Honen bidez suntsitu egin du enplegua Bilboko El Corte Inglesek, kontratazio berririk gabe eta plantilan jarraitzen duten langileen lan-karga handituz. Lantaldearen gaztetzea bezala saldu zutena, enpleguaren suntsiketa izatera pasatu da.
El Corte Inglesen mozkinen atzean dagoena salatu nahi dugu, zifra izugarri hauek langileak esplotatu eta gure lan-baldintzak prekarizatzearen ondorio baitira.