Epaiketaren hasieran, akusazio partikularra osatzen dugun eragileok (LAB, ESK, STEEILAS, HIRU, EHNE-Bizkaia, EKA/OCUV, Pentsionistak Martxan), erakutsi nahi dugu Kutxabanken pribatizazioa eta Euskal Kutxen likidazioa norbere interesetarako erabiltzearen aurka gaudela. Gainera, errudun materialek eta baita bultzatzaile politikoek ere (EAJ, PP eta PSE-EE) ardura politiko eta penalak onar ditzatela exijitzen dugu.
Prozesu judiziala hasi eta hilabetetara, berretsi egiten gara, enpresa eta politikari batzuen arteko ate birakarien atzean izkutatzen diren praktika iruzurtien salaketan. Beraien kudeaketa ere salatzen dugu, maila politiko zein kudeaketari dagokionean ere, gaur banku publikua edo euskal kutxarik ez izatea ahalbideratu zuena.
Likidazio eta pribatizazio prozesu hauek, orain akusatuak inputaturik dauzkaten delituak egin ahal izatea ahalbideratu zuen.
Ez da zentzuzkoa aurrezkien depositoen kontrola inbertsore eta espekulatzaileen eskuetan uztea, euskal ekonomiaren, euskal herritarron eta euskal ehun produktiboaren mesedetan erabili beharrean.
Urgentziazko erabakiak hartzea exijitzen dugu, bai pribatizazioaren ibilbidean atzera egiteko eta bai euskal sistema finantziero publikoa sortzeko.