2009tik hona, udalak eskainitako zerbitzu-orduen kopuruak behera egin du etengabe, zerbitzu orden %30 gutxiago suposatzen duelarik. Honek ondorio negatiboak izan ditu, bai arretari dagokionez baita lan-baldintzei dagokienez.
Alderdi sozio-asistentzialari dagokionez:
- Gero eta handiagoa den kolektibo bati ematen zaion babes-maila murriztea ekarri du. Zerbitzu orduak gero eta gutxiago izateaz gain, zerbitzuaren kalitatea kaltetzen da, ordu murrizketak gain, lan-ordu bakoitzean funtzio gehiago betetzen direlako.
- Alderdi laboraletik, hamarkadetan funtsezko zerbitzu hau ematen dugunok, ia guztiok emakumeak, urterik urte jasan dugu enplegu galera eta lan-baldintzen kaltetzea.
- Modu masiboan kaleratu dira aldi baterako kontratuak zituzten langileak, gehienak lege iruzurrez egindakoak. Aldi baterako kontratazioa dad enpresek gogokoen dutena. Honi esker malgutasuna irabazten dute, lanaldi partzialeko langileak kontratatuz nahieran, benetako arrazoirik ez badago ere eta lege iruzurra egin arren, batzutan, ezarri beharreko Hitzarmen Kolektiboan zehaztutako gutxienekoak ere bete gabe. Egun, enpresek uko egiten diote lege iruzurrean egindako kontratu mota hau erregularizatzeari, eta baita langileon legezko ordezkaritzarekin langileentzako bermeak jasoko dituzten lan-poltsak adosteari.
- Ez dira bermatzen kontratuak zehazten dituen orduak. Gure baldintzak aldatu egiten dira, Hitzarmen Kolektibotik deslotuz, soldata eta kotizazioa galduz. Langileen portzentaia handi batek lanaldi partzialak ditu.
- Azken hiru urteotan, gure lan-baldintzak kaltetzeaz gain, eros-ahalmenaren %3a galdu dugu ia, 2013 eta 2015eko soldata-izozteen erruz, 2014ko salbuespenarekin. Urte honetan, 8 eurotako igoera eman zen lanaldi osoz aritzen zirenentzat.
- Enpresek langileei eta euren legezko ordezkaritzari leporatzen diote absentismo indize altua, gertakari arrunt eta profesionalek sortua, baina ez dugu eurengan inolako borondaterik ikusten euren betebeharrak bete eta langileei, euren lanagatik inolako kalterik jaso ez dezaten neurri prebentibo egokiak bermatzeko.
Ia langile guztiak emakumezkoak dira eta urte asko daramatzate zerbitzu honetan lanean, eta honek ondorio negatiboak sortarazten dizkie osasunean. Min muskulo-eskeletikoak, bestak beste, lana utzi edo aurretiko jubilazioak eskatzearen arrazoi izaten dira, honek dakarren eskubide-galerarekin.
Nola da posible egoera hau ematea, gero eta gehiago direnean euren menpekotasun maila ezberdinei aurre egiteko babesa behar dutenak? Nola da posible, zerbitzu sozial publikoa izanda, zerbitzua ematen duten langileak merkantilen esku uzteko?
Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuak behera egiten duen bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, Bizkaian menpekotasun egoeran daudenen %46ak ez du kanpoko inolako zerbitzurik jasotzen.
Bien bitartean, Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua kaltetu egiten da, eta honekin batera, gure lan-baldintzak ere eta Bizkaiko Foru Aldundiak gero eta partida zabalagoa esleitzen du familian egiten diren zaintza lanetarako. Ezohiko izaera duena prestazio ekonomikoa, Menpekotasun Legearen arabera.
Udalak eta Aldundia egoera honen erantzule dira. Zerbitzu hau kanporatu egiten dute enpresa pribatuen esku utziz, askotan kaudimen sozial eskasa dutenak eta irabaziak lehenesten dituztenak zerbitzuaren kalitatearen eta eskaintzen den baldintzen kaltetan. Enpresek merkantilizatu egiten dute zerbitzua.
Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua, beste zerbitzu batzuk bezala, aukera bat dira enplegua sortzeko, orain horrenbeste falta egiten duela, sektore publikoak ekonomiaren motore izan behar duela erakutsi, gainera, behar dituzten pertsonei kalitatezko zaintza bermatuz, hau da, pertsonei estaldura nahikoa eskainiz.
Udalei exijitzen diegu:
- Pleguetan aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa betetzen dela bermatzea.
- Langile guztiak subrogatzea, laguntzaile zein teknikoak, eta kontratuaren arabera dituzten orduak bermatzea.
- Zerbitzuaren errebertsio prozesuari ekitea, udalek zuzenean kudea dezaten eta egungo zerbitzuaren merkantilizazioarekin amaitzea. Honek ekarri du zerbitzua kaudimen sozial eskaseko enpresa batzuen uztea. Zerbitzuaren kalitatea hobetu beharko litzateke eta laguntzaileen lan baldintzak hobetu.
- Trantsizio moduan, laguntzaileek kontratuaren arabera dituzten zerbitzu ordu guztiak bermatzea. Zerbitzua
- Negoziazio Kolektibo Sektorialean bitartekari izatear, lan-baldintzen hobekuntza nabarmena bermatzeko.
- Aldi baterako kontratazioa arautzea, behar den guztietan, langileen ordezkaritza legalarekin adostutako lan-poltsen bidez, enpresek kontratazioan erakusten duten aldebakarrekotasuna gaindituz eta aldi baterako langileei egonkortasun handiagoa eskainiz.
- Langileentzako kalterik ekarriko ez duen zerbitzua bermatzea, enpresen aldetik horretarako beharko liratekeen neurri prebentiboak hartuz.
- Zerbitzua emateko finkatutako estandarren gaineko kontrol publikoa bermatu mekanismo zehatzen bidez.
- Aldiro zerbitzuaren prestazioa ebaluatu, alde guztien partehartzearekin, eta horretarako mekanismo egokiak.