Aldaketa hauek ordutegien erabateko liberalizaziora eramango gintuzkete (urteko 365 egunak irekita, 18 ordu egunean) eta orain arte langileek borrokatutako lan-baldintzen galera suposatuko luke (denda batzuetan Simplyko hitzarmen estatala aplikatzeko nahia, Bizkaiko elikadurako hitzarmena gutxika saltatu nahi dutelarik).
Honen aurrean, enpresak Bizkaian dituen zentro guztietako komite ordezkariok ondorengoa adierazi nahi dugu:
• Salmenten jaitsiera argudiatzen dute, nahi ez dituzten lan-postu batzuk suntsitzeko (antzinatasun gehien dutenak edo langile nagusienenak).
• Enpresak ez digu inongo aukerarik eskaintzen lan-postuak bere horretan mantentzeko, "denda batek ez dituenean nahi dituzten emaitzak ematen, denda itxi eta jendea kaleratu", hori da beraiek helarazten digutena.
• Denda batzuentzat proposatzen duten eredu berriak ez ditu Bizkaiko kontsumitzaileen ohitura eta kultura kontutan hartzen eta langileon lan-baldintzetan okertze nabarmenak ekarriko lituzke, ordutegien liberalizazioa eta igande eta jai-egunetako irekieretan oinarritu nahi delako. Horrela enplegua sortu edo mantendu eta salmentak handitzetik urrun, kontrako norabidea hartzen dugu, enpresaren asmo eta helburua lan-esku merke eta prekariagoa edukitzea delarik.
• Egun ez digute asmo hauen inongo zehaztasunik ematen eta langileak beldurtzeko estrategiarekin jarraitzen dute.
Gaur, kalejira egin dute Bilboko Simply hainbat saltokitatik (Errekalde, Gordoniz, Autonomia eta Henao kaleetakoetatik), enpresaren jarrera salatuz. Parodia egin dute saltokietan, "erruleta lanpostu suntsitzailean", "zuzendaritzako desioen etorkizuneko bola" eta "eskubideak suntsitzeko dianarekin". Egoera kopondu ezean mobilizazioekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute.