Bai Fernandez zein Alkorta jaunek, honen antolatzaile bezala bai Cabiecesek, beronen onuradun bezala, 6 hilabeteko eta urtebeteko kartzela zigorrak jaso dituzte eta baita isuna ere, delitu horren egiletzat jo baitituzte.
Gure helburua zen Euskal Kutxak-Kutxabanken pribatizazioaren kontestuan eman ziren mesede tratuak zigorrik gabe ez geratzea eta lanik egin gabe, Cabiecesen kasuan bezala, miloietako iruzurrezko soldatak jaso zituztenak penalki zigortuak izatea.
Epaiaren beste alderdi batzuk patxada gehiagorekin baloratuko ditugu datozen egunotan.