Hau da gertatutakoa: BBVAn akordio bat dago indarrean, 2014an adostua, funzio sindikalaren jarduera arautzeko. Akordio horretan Intranetaren erabilera arautzen da , eta sindikatuetako agiriak langile guztiei epostaren bidez bidaltzeko sistema bat ezartzen da. Bertan, literalki, zera esaten da agirien informazioei buruz: “Transmititu beharreko informazioak zorrozki lanekoa den edukia izan beharko du eta zuzenean langileen legezko ordezkaritzari lotutako funtzioekin harreman zuzena duena”.
BBVAko LAB Sail sindikalak sindikatuak argitaratutako agiri orokorra bidali zuen apirilaren 25ean intraneten dagoen orriaren bidez langile orori bidaltzeko. Bankuak aurrez ikuskatzen ditu bidalitako agiriak. Maiatzaren Leheneko manifestazioetara deitzeko LABen agiriak euskal estatua eta burujabetza osoa aldaketa sozialerako eskatzen ditu.
Hori lan-arloko informazioa ez dela argudiatuz, bankuak apirilaren 27an LABeko Sail sindikalari jakinerazten dio ez duela agiria bidaliko. LABen sail sindikalak zentsura dela erantzuten dio bankuari, eta eurak ez direla nor zer den lan-arloko interesekoa esateko. Langileok eurek esan behar dute zer den ala ez den irakurtzeko interesgarria euren buruaren jabe direlako.
Berriro esango dugu, argi ta ozen. Guretzat, aldaketa soziala eta burujabetza lotuta daude. Hortan, adibidez, Euskal Herriko lan-harremanetako esparrua eta Euskal Herriko bankako hitzarmen kolektiboa doaz.