Elkarretaratzea: 'Aniztasun sexualaren alde, eraso sexistarik ez'

Erabiltzailearen aurpegia LAB Sindikatua 2017ko eka. 27a, 10:00

Duela hilabete batzuk langile batek eraso homofobo bat jasan zuen, ondorioz bajan egon zen eta ondoren, kaleratua izan zen. Gaur, epaiketa izango du. 

Horren aurrean, eta "homofobiak jendartean lekurik ez" duela adierazteko, kontzentrazioa egingo du LAB sindikatuak epaitegi atarian, aniztasun sexualaren alde, eraso sexistarik ez.

EGUNA: ekainak 27, asteartea

ORDUA: 11:30

LEKUA: Buenos Aires kaleko epaitegiak, Bilbo.