Ehundaka langileren etorkizuna, ehundaka pertsonen geroa jokoan dagoen honetan, hori da LABentzat erabateko lehentasuna duena: horregatik, GRUPO CEL, CNA FAGOR, UNIPAPEL, INGEMAR, AERNNOVA, OFITA, GENERAL ELECTRIC, STS, BOSCH, PINE, VICRILA, ENERSYS, XEY eta beste hainbat empresa txikitako langile guztiei animoak bidaltzen dizkiegu, eta euren eskubideak defendatzeko aukera bakarra instituzioek bakarrik utzi dituzten honetan antolakuntza eta borroka dela azpimarratu.
Hala ere, industriaren egoera larria ez da langile hauen eta euren senideen egoera soilik. 2017 urte hasieran, ofizialki “hazkundearen eta errekuperazio ekonomikoaren loraldia“ bizitzen ari ginenean, LABek industriaren egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu zuen publikoki, euskal industriaren egiturazko arazoak azpimarratuz, etorkizunaren inguruko kezka azalduz eta instituzioen ekimen eza salatuz. Salaketa hark ez zuen erantzunik izan instituzioen partetik.
Gaurko agerraldian, egoeraren larritasunaren eta industria politikaren erantzule nagusi den Eusko Jaurlaritzaren ekimen ezaren aurrean, industriaren egoera larriaren aurrean hartu beharreko 10 neurri aurkeztuko ditugu.
Jakitun gara Euskal Herriak behar duen industria politika diseinatzeko beharrezkoa dela erabateko burujabetza lortzea, finantza, energia, lan araudi, lege konkurtsal, nazioarteko harremanak ez baitaude gure eskuetan. Eta gaurkoan ere Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatu nahi dugu, eredu produktibo propioa eraikitzeko ezinbesteko bitartekoa delako.
Baina horretaz gain borondatea ere behar da eta burujabetza ezaren arazoa aitzakia bihurtzen da burujabetza hori eskuratzeko bidea egin nahi ez denean. Are okerrago, dituzun eskumenak Espainiako ereduaren translazio soila hutsa egiteko erabiltzen dituzunean, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk egiten duten moduan. Azken adibidea, gastuaren muga adostu izana da PPrekin, baina industrian, iraunkorki gastu murrizketan, prekarietatean lehiatzeko estrategia bultzatzen ari dira.
Beste norabide bat hartzerik badago, horretarako borondate politikoa badago, eta horregatik, aplikagarriak diren 10 urjentziazko neurri planteatzen ditugu, euskal industriaren egoerari erantzungo lioketenak. Neurri hauetako askok borondatea soilik behar dute, baina, beharrezkoak ez diren azpiegituretan inbertitzeari utzi, 2 iruzur fiskalaren jazarpena eta zerga sistema bidezkoagoa proposatzen ditugu sektore publikoaren finantziaketa gaitasuna areagotzeko.
Neurrien laburpena
1. Industria Plan bat osatzeko benetako eztabaida egitea euskal industriarentzat iparrorratza markatzeko: sektore estrategikoen definizioa, industriaren trantsiziorako plana egingo duena: berritu edo ordezkatu beharko diren jarduera produktiboen ordezkapen plan progresiboa aurreikusiko duena eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egingo duena, lanaren banaketarekin batera. Etorkizuneko industria aurreratua bultzatuko duena teknologikoki, sozialki eta lan eskubideei dagokionean.
2. Euskal Industria ez dago salgai! Deslokalizazioen kontrako plana.
• Edozein preziotan kanpoko kapitalaren etorrerari bultzada emateari utzi behar zaio. Kanpoko kapitalaren etorrerari instituzioen babesa emateko, enplegu, lan baldintza eta lurraldearekiko konpromisoak exijitu.
• Salmenta prozesuetan lurraldearekiko konpromisoak eskaini ezean babes instituzionala kentzea eta oztopatzea.
3. Ikerkuntza eta Garapen gastua Europan helburu den %3ra parekatu. Teknologia maila ertain-txikia du industriak nagusiki. Ikerkuntza eta Garapenean Europako bataz bestekotik behera gaude. Azken 3 urteetan Ikerkuntza eta Garapeneko gastua beherantz doa etengabe. Era progresiboan Barne Produktu Gordinaren %3ko kopurura iristea proposatzen dugu, enpresak aktiboki bultzatuz inbertitzera, bereziki atzean gelditzeko arriskua duten eta gehiengoa diren empresa txiki eta ertainen kasuan.
4.Bultzada publikoa sektore estrategikoetan: merkatuari bere baitan funtzionatzen utzi beharrean, sektore publiko indartsua eraiki:
• Enpresetan SPRIren bidez partaidetza zuzenak areagotuz. Partaidetza hori jarraipen, bultzada eta kontrolerako baliatu.
• Kutxabanki banka publikoaren izaera eman, finantziaketarako tresna izan dadin, bereziki gehiengoa diren enpresa txiki eta ertainak finantziatzeko Alemania edo Suitzan egiten den moduan.
5. Enpresa itxieren kontrako babes neurriak
• Finantziazio publikoaz enpresen bideragarritasun plan alternatiboak finantzatu.
• Lege konkurtsalean, instituzio publikoen parte-hartze aktiboa hartzekodunen moduan, etorkizuneko planak bultzatzeko eta likidazio planetan langileen enplegua babesteko, eta ez lehenetsi zorra kobratzeko besterik gabe.
• Lan erreformari aurre egiteko kontrakotasun teknikorako baliabideak eskaintzea. Multinazionalen kasuan enpresen arteko eragiketen inspekzioa.
6. Belaunaldien arteko jakintza transmisiorako errelebu kontratuaren bultzada industriaren erronka nagusietako bat da. Horren aurrean, baliabide eraginkorrena den errelebu kontratuaren berreskurapena, lan erreformak ia desagertarazi duena. Finantziazio publikoz erreformaren eragina neutralizatu.
7. Enpresen demokratizazioa-Enpresa eredu berritzaileen bultzada: langileen parte hartzea bultzatuko dutenak, ez finantziatzeko helburu hutsarekin, eskubide batzuk bermatuz:
• kanpo auditoritzak egiteko eskuduntza 100 langiletik gorako enpresetan edo frogagarriak diren arazo egoeran dauden enpresetan.
• Jakintza, patente, produkzio deskapitalizazio saiakeretan erabaki eta kontrol neurriak.
8. Aberastasunaren banaketa eta gizarte ongizatea bultzatzeko negoziazio kolektiborako eskubidearen bermea, lan munduaren prekarizazioa eta kostuetan lehiatzea ekidinez. Balio erantsia, inbertsioa eta barne eskaera bultzatuz.
9. Hezkuntzan sortzen den ezagutza ez galtzeko neurriak: Gazteentzat lan merkaturatze duina bermatzeko plan baten bidez:
• Kontratazio berrien diskriminazioari zigorrak.
• Aldi baterakotasunaren mugapena edozein laguntzaren onuradun izateko. Honek lan istripuen beherakada ekarriko luke, kontuan izanda lan istripuen %30a laneko lehen urtean gelditzen direla.
• Praktiketan ematen den iruzurraren aurrean ikuskariak ezartzea proposatzen dugu.
10. Industrian emakumeen ekarpena bermatzeko plana: diskriminazio positiboko politikak ezarri. Industriako langileen %19a da soilik emakumezkoa. Aukera berdintasuna eskubidea izateaz gain, ezagutzan lehiatu behako lukeen duen industriak beharrezkoa du emakumeen jakintza baliatzea.
Bilbon, 2017ko uztailaren 17an