Zalantzak gora, zalantzak behera. Kaleak goraino betetzeraino entzun dugu sumina gure errailetatik askatzen. Kontzentra, manifa, idazki, sinadura eta bestelakoak aurrera eraman ditugu, (in)justizia patriarkala gure gizarte ereduan onar ezin daitekeela behin eta berriro errepikatuz. Bildu gara, eztabaidatu dugu, haserretu gara. Pankartak, kartelak, argazkiak egin eta igo ditugu sare sozialetara. “Hermana, yo si te creo” lelopean.
Eta hor dago kozka, hain zuzen. “Yo si te creo” zalantzatik datorrelako. Zalantzagarria da emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza. Zalantzagarriak emakumeen kontrako eraso mota guztiak. Neska hori bortxatu zuten edo ez zalantzagarria da, juergan ipurdia zilegitasun guztiarekin ikutu dizun tipoa botatzen duzunean bezalaxe. Zalantzak, zalantzak eta zalantzak.
Eta, badakizue zer? Feminismoa ahoan izateaz gain, azalean duzunean ere, zalantza beti dagoela hor. Gu garelako zalantza. Egin dezagun autokritika. Zenbatetan entzun behar izan dugu (edo esan dugu) “baina, zer gertatu zen zehazki? Horrenbesterako izan zen?”, “zihur ez duela nahita egin, mozkor dago, broma bat izan da”, “ez da horrenbesterako, gauza larriagoak gertatzen dira munduan”. Eta abar, eta abar. Mugimendu feminista zalantzan jartzea erreza da, histerika batzuk garelako. Eta gainera, exageradak.
Eta… zenbat gustatzen zaigun histerikak izatea. Batez ere zalantzen aurrean. Horregatik, lelo aldaketa bat proposatzera nator:
“IRAULTZA FEMINISTA HISTERIKOA IZANGO DA, EDO EZ DA IZANGO”