Iraultza digitalak paperari irabazi omen diola diote askok. Diseinatzailea izanda, askotan entzun behar izaten dut web guneen edo sorkuntza digitalaren munduan lan asko dagoela eta ordenagailuko programak ondo erabiltzen ikastea komeni dudala, papera desagertuko omen delako.
Baina, papera maitatzen dugunok, ondo dakigu hori ez dela sekula gertatuko. Aukeraketan nahiago dugu liburu usaina duen paper multzo bat esku artean izan, edo apunteak koaderno txikietan hartu, argazkiak aukeratu, errebelatu eta gorde edota egunkariko orrialde handiak ordenatzeko gure koordinazioarekin borrokatu. Guk, lanerako erraminta bezala ulertzen dugu ordenagailua, sortu nahi duguna sortzerako prozesuan erabiltzen dugun tresna eta inoiz ere ez sorburu edo helburua.
Behar bada, garaia dugu sortzaileok paperaren erabilera berriari buruzko gogoeta hasteko, ordenagailuak itxi eta borragomarik gabe arkatzak berreskuratzeko.