Ez dakit zerk bultzatzen gaituen garai zoro hauetan (opari, afari, bazkari, irteera, eta abarren antolakuntzagatik, batez ere) gure nahiak eta ilusioak birplanteatzera, baina tira, ikusita askok etxerako lanak eginda dituzuela, nik ere horretarako tartea hartzea erabaki dut.
Bada, aurten, erronka potolo bat jarri diot nire buruari. Duela hilabete batzuk gauzatu ziren V. Jardunaldi Feministen ondorioz sortu zitzaidan ezinegon eta hausnarketari bidea egin eta norabidea topatu. Eta erronka hori esaten erreza den arren, oso zaila da gauzatzen: nire pribilejioak birpasatzera noa. Nondik datozen eta horiekin zer egin nahi eta batez ere, zer EGIN NAHI EZ dudan hausnartzera noa. Edo saiatzera. Indibidualki eta kolektiboki, zapalduaren eta zapaltzailearen ikuspuntutik. Emakume sortzaile gazte cis heterosexual zuri eta diruduna naizelako, eta askoz gauza gehiago, ziurrenik. Eta esaldi horretan daudelako gako guztiak.
Zuek ere berdina egitera gonbidatzen zaituztet. Badelako garaia.