Lortu dugu. Kalera atera gara Bilboko 346.843 biztanleak, bi ordutegitan banatuta, kaleak Aste Nagusian baino gehiago bete ditugu. Korrika, banaka, bizikletarekin, binaka… Mila eratan gure aisialdiaz gozatzera atera gara 48 egun etxean igaro ostean, eta nahiz eta betiko hater-ek haien iritzi (niretzako) baliogabeak botatzen jarraitu, pozez betea dago giroa.
Asko eta asko dira, hala ere, azken egunetan egin diren espazioaren berrantolaketaren inguruko proposamenak. Bakoitzak bere begiradatik, denon artean ahalik eta eroso / seguruen egoteko zer egin pentsatzen ibili gara, eta aspalditik zegoen antolaketa arazoaz konturatu gara. Betikolez, Bilboko Udalaren geldotasuna agerian geratu da eta gainontzeko hiriek proposamenak jaso eta kaleak peatonalizatu dituzten bitartean, Juan Mari Aburto gure alkatea ez da gai izan egoerari aurre egiteko, behintzat, hau idazten nabilen arte.
Heldu da unea gure hirien berrantolaketaren inguruan hitz egiteko, denok gure aisiaz askatasunez gozatu eta pertsonon bizitzak erdigunean jartzeko. Espazio komunak aldarrikatzeko. Gure bizitzak bizitzeko eta kaleak bizitzaz betetzeko. Umez, agurez, gaztez, helduez, animaliaz.
Duintasunez bizitzeak egiten gaituelako aske.