Nire bizitzan aldaketa handi bat egitera noa, eta emozioz, urduritasunez, pozez, beldurrez, tristuraz… aurre egiten ari naiz, nire etxea utzi eta beste batera mugituko naizen eguna noiz helduko zain. Baina etxea uzteak ez dit hori guztia eragiten. Zuek nire egunerokotasun horren barruan sartu zaituztet, eta horrek eragiten dit pena. Faltan izango zaituztedalako, nire pisukide (eta aspaldiko lagun) maiteak.
Faltan ditut aspalditik, Begotxuren labadora masterrak. Faltan ditut bere letra politez idatzitako post-itak, eta berarekin ikasitako garbiketa eta lehorketa teknika guztiak. Faltan dut bere musika bolumen estratosferikoetan jartzea, eta telebistan zirko saioak ikustea. Horiek denak beste herrialde batera eraman ditu, eta Covid gaiztoak ez digu berarekin eta berataz gozatzen uzten.
Faltan dut gure Ner eta goizero leihoak “de par en par” irekita ahaztea. Bere aguakateak mozteko teknikak eta kontatzen zizkigun kotilleo guztiak. Sofako siestitak eta bere untxi bata moloia. Etxeko alfeizarrak pertsona bakar batek garbitu dituelako, eta Ner izan da. Ohorez eraman dut zure gelako erreleboa.
Faltan ere nire azkenengo beterana. Maialenek ikasteko duen gaitasuna ez dauka inork mundu honetan, bere gelan sartu eta etxean inor ez dagoela uste baituzu rato luze batez. Bechamela erretzen zaio eta mila mahats jan ditzake egunean. Albornoza murzielago bat balitz bezala uzten du eskegita, eta bere alowia (Aloe Vera) pantxa jartzen ari da, noizbait leihotik alde egingo duelakoan. Mila termino “moderno” ikasi ditu nirekin eta gela erremodelatu diot.
Eta gure Otzi maitea, beti hain pozik bere musikoiarekin. Zombieland ez dudalako beste inorekin egingo hemendik aurrera, “a destiempo” lan egitea zer den guk baino hobeto ez dakielako inork. Plater guztiak barazkitxoak mozten hasten ditu, inspirazio bila, eta Quiche onena prestatzen daki. Kolore guztietako jertseak dituen arren, bere gelatxoa txukun txukun dauka beti, eta atea eta pertsianak irekita egiten du lo.
Eta azkenik, gure fitxaje berriena, gure arraunlari maitagarria. Egunero 8 gauza ezberdin ikasten ditudalako Amaia txef fit onenarekin. Biok dakigulako, quinoa bai, baina txokolatezko palmerak ditugula nahiago. Nire konfidente eta desahogo laguna, beti hitz egiteko eta ulertzeko prest (telebistan aipatu ezin dugun errealiti txarra ikusten dugun bitartean). Zelako arropa desfileak egiten dizkidan… eta zelako platerrak prestatzen ditugun elkarrekin, berarekin sukaldatzea plazer bat delako.
Faltan botako ditut denak, baina poz pozik nago ondoan izaten jarraituko dudalako (eta etxera bueltatuko naizelako nire etxe berrian futbol partidak ikusten direnean, hau hitz eginda dago).
Beraz, zuei, nire pisukide maiteak, maite zaituztet.