Abuztuaren 15ean Orreagara joango gara Pirinioen alde bietako lagunekin Orreagako Gatazkaren urte urrenean parte hartzera. Gatazkaren antzezpena eta bazkari herrikoia egiten dituzte eta musika tresnak eramateko eskatu digute zarata apur bat ateratzeko; eta horrela egingo dugu, jakina. Asteburua Garraldan eman ondoren 17an Gabarditora joango gara zeharkaldia hastera.
Zeharkaldia 6 etapatan egin nahi dugu: abuztuaren 18an aterako gara Gabarditotik eta 23an itzuliko gara bertara; 104 kilometro dira orotara. Aterpeetan lo eginda pentsio erdian 206 euro ateratzen da zeharkaldia, eta horrela nahikoa da 5-7 kiloko motxila eramatea. Zeharkaldiari buruzko informazioa hemen ikus dezakezue: http://www.lasendadecamille.com/ ;http://www.lasendadecamille.com/etapas.html
Erreserba egiteko 50 euro ordaindu beharko genuke orain eta gainerakoa zeharkaldia hasi baino 10 egun lehenago. Zeharkaldia benetan ederra da, beraz, animatzen bazarete esaguzue ahalik eta azkarren dena prestatzen hasteko.