Korrika 19

Korrika 19: Urepelerako autobusak Bilbotik

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi Mintza Taldea 2015ko mar. 17a, 09:36

Ziurki badakizun bezala, etzi ostegunean, martxoak 19, Korrika 19 Urepeletik (Behenafarroatik) abiatuko da. Aurten Hegoaldean jaieguna izanda, aukera paregabea dugu bertako jaialdian parte hartzeko, eta horretara animatu nahi zaitugu. AEKk autobusak antolatu ditu: goizeko 09:00etan irtengo dira Bilbotik eta arratsaldeko 19:00etan itzuli Urepeletik. Txartelaren salneurria 12 euro izango dira.

Izena eman nahi baduzu, deitu 944 168 200 telefonora edo bidali mezu bat lizardi@aek.org e-posta helbidera. Horretarako azken eguna gaur, asteartea, da.

 

KORRIKA HASIERAKO EGITARAUA

HAURRENTZAT
11:00 Ikusgarria
11:00etatik goiti, karrika animazioak: Gaiteroak, Ziganteak, Zabaleta anaiak, Ostatu ibiltaria
13:00-16:00 Tailerrak Oreka Zirkuarekin

EGUERDIAN, EZKER PARETAN
Bazkari herrikoia
Nat eta Watson
Ibarreko bertsolariak (Battitt Crouspeyre, Jean Louis Laka, Mixel Aire)
Kantariak: Xendarineko ahizpak, Menditarrak

PLAZAN
16:00 Kantaldia
Ibarreko kantariak elkarrekin kantuz
Aire ahizpak
Korrika 19 kantua

16:40 EKITALDIA
Urepeleko Korrika batzordearen hitzaldia
Bertsolariak (Mixel Aire Xalbador, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika)
AEKren hitzaldia

17:00
ABIATZEA, AITZINA KORRIKA!!!
Ondotik, Zuek ere taldea

KONTZERTUAK BAIGORRIN
22:00 Aguxtin Alkhat