Irteera Gavarniera (Okzitaniako Pirinioak)

ADI, EGITARAUAN ALDAKETA BAT EGIN BEHAR IZAN DUGU: aurten Gavarnieko eski estazioa abenduaren 17ra arte irekiko ez denez, eskiatzera LUZ ARDIDENERA joango gara (busez). Horrek, beste aldetik, inguruko mendi txango batzuk egiteko aukera ere emango digu.

  • · Non: Gavarnie (Okzitania)
  • · Egunak: Abenduaren 8, 9, 10 eta 11
  • · Irteera: Abenduaren 8an (ostegunean), goizean

    08:00: Bilbo (San Nikolas eliza)

    09:00: Donostia (Garbera merkatalguneko autobus geltokia)

Itzulera: Abenduaren 11n (igandean)

    20:00: Donostia (Garbera merkatalguneko autobus geltokia)

    21:00: Bilbo (San Nikolas elizaren ondoko autobus geltokia)

Oharra: Parte-hartzaileak norbanako txangoan ari dira. Parte-hartzaile bakoitzak izango du bere buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna. 

Laguntzailea: Bilboko Udala - Kultura eta Euskara Saila