Otsailean elurretara

Erabiltzailearen aurpegia Lizardi Mintza Taldea 2018ko urt. 8a, 11:52

Ziur aski badakizunez, Lizardi Mintza Taldeak urtero otsail aldera elurretarako irteera bat antolatzen du. 

Aurten ere egingo da, eta jendearen aukerak alderatzeko eta kontuan hartzeko, Doodle inkesta bat sortu dugu: https://doodle.com/poll/xqa7yirgfpmnkki7 

Irteeran parte hartzeko asmorik baduzu (konpromisorik gabe ere), mesedez, bete ezazu inkesta.

Hiru helburu posible planteatu ditugu (Alto Campoo, Ezcaray eta Belagua), lau asteburu (otsaileko guztiak) eta joateko bi egun (ostiral gauean eta larunbat goizean).

Arren, markatu parte har zenezakeen aukera guztiak, ez soilik zure kuttuna, bakoitzeko balizko partehartzaile kopuru zehatzena izan dezagun.