Arnasgune horietako bat, euskaltegian eta auzoan antolatzen diren ekintza eta tailerrak dira. Adibidez, otsailean Inauteriak ospatuko ditugu (otsailaren 19 eta 20an). Horrez gain, otsailaren 20an Star Wars maratoia izago da Santutxuko AEK euskaltegian eta, eguna ondo bukatzeko, bapo afalduko dugu lagunon artean.
Otsailean ez ezik, martxoan ere hainbat ekimen ditugula gogoan izan, Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea (15. edizoa hain zuzen ere) eta Korrika (martxoaren 19an Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko da), besteak beste.
Bukatzeko, esan euskara ulertzea eta ikastea bezain garrantzitsua dela, lotsarik gabe, akatsak akats, hitz egitea. Euskara klasetik atera behar da, praktikatu egin behar da. Beraz, utzi euskara ‘perfektua’ hitz egiteari eta emaiozu arnasa euskarari.
Animatu eta parte hartu!!!