Horregatik, gure hizkuntza tituluak lortzea baino gehiago delako, euskaraz bizitzera animatu nahi zaituztegu, eta zer hobe, horretarako, egunero esku artean darabilgun tramankulua, segapotoa, erabiltzea baino! Baina ez pentsa euskaraz ikasteko aplikazioez ari garenik, ez! Telefonoaren ezarpenak aldatzea tekla pare bat sakatzea bezain erraza da eta, zergatik ez, esan beharra dago hitz berriak ikasteko aukera eskainiko digula! Telefonoa begiratzen duzun bakoitzean, euskaraz irakurri ahalko duzu! A zer aukera!
Beraz, zergatik ez egin proba? Ausartuko al zarete pauso txikitxo hori egitera? Kementsuenak direnei, gainera, are erronka handiagoa egingo diegu: ezetz bidali, egunero, 10 mezu euskaraz! Whatsapp bidez, SMS bidez...