Handitzen-handitzen

Erabiltzailearen aurpegia Maider Ibarrondo 2015ko eka. 10a, 10:46

2004an Mahatserrian Berbalagun proeiktua martxan jarri zen, Bidelagunak eta Berbalagunak denak elkarrekin euskara praktikatzen hasi ziren, auzoan barrena. Euskara kalera atera zuten. Egun, proiektua zabaldu egin da, Bilbo osora eta baita Euskal Herri osora ere. Mahatserrian hainbat talde daude, 18 hain zuzen ere. Beraz, hasieran proiektu txikia zena, handitzen-handitzen joan da.

Ziur nago denok duzuela ezagun esandakoa, baina ez dakit horren ezagun duzuen Udako Berbalaguna.  Normalean, hainbat Berbalagun taldek atseden udan hartzen dute, baina talde berriak ere sortzen dira. Bai, halaxe da, udan hitz egin nahi baduzue, aukera duzue, Udako Berbalagunaren bidez egin dezakezue eta, horretarako, betiko prozedura jarraitu besterik ez duzue. Berbalagun web orrian izena eman (ekainaren 19a baino lehen) edo 607530132 telefonora deitu eta argibideak emango zaizkizue.

Anima zaitezte eta udan ere euskaraz hitz egin, berdin dio Bidelaguna edo Berbalaguna izan. Animatu eta izena eman, udako beroak, berorik izango badugu, euskaraz hitz egitea galaraz ez diezagun.

 

berbalaguna.blogspot.com.es