Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunald

Erabiltzailearen aurpegia Maison 13 2014ko eka. 6a, 15:28
Gaur, ekainak 6, Etxebizitzaren inguruko jardunaldiei hasiera emango diegu duela gitxi berreskuratutako Maison13 etxe okupatuan . Jardunaldietarako egitarau oparoa prestatu dugu. Gaur arrastiko 6.30tan Okupazioaren aldeko Argudio Bildumaren aurkezpenarekin hasiko gara, 7.30tan "Ateak Zabalduz" dokumentalaren aurkezpenarekin jarraitzeko. Ekainak 7ko egunak etxebizitza; generoa, migrazioak, kaleratzeak, gentrifikazioa eta okupazioarekin lotuko dituzten eztabaida temetikoak izango ditu ardatz, eta autogestiorako tailer praktikoekin osatuko da. Etxebizitzaren inguruan leku ezberdinetatik lan egiten dugunon edo lan egi nahi dugunon artean elkartu eta proposamen praktikoen inguruan lan egiten hasteko aukera polita izan deiteke. Animatu parte hartzera!