Maison 13ko Etxebizita jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Maison 13 2014ko eka. 7a, 13:44
Eztabaida mahaiak, autogestio tailerrak eta proposamen praktikoak izan dira Maison 13ko Etxebizita jardunaldietan.

50 lagunetik gora etxebizitzarekin harremandutako gai ezberdinen inguruan eztabaidatzen egon dira gaur goizean Maison 13n. Lana bost mahi ezberdinetan banatu da: generoa, gentrifikazioa, migrazioak, okupazioa eta etxe kaleratzeak.

Jardunaldiak autogestio tailerrekin jarraituko dute, eta bazkalostean goizean landutako eztabaidei jarraipena emango diete proposamen praktikoak landuz.