Hitzordua gaur bertan izango da, 18.30etan Maison 13n, Borja Sarrionandia-ibarraren eskutik. Sarrionandiak urteak daramatza garai horietan Bilbon eta, batez ere, Deustuan gertatutakoak ikertzen. ‘La II República y la Guerra Civil en Deustu” liburuaren egilea ere bada. Memoria historikoa bultzatu nahi dugu honela, kultura gisa eta etorkizunera begirako borroka tresna gisa.