Etorriko dira pausu koordinatuz (bat, bi, bat, bi); etorriko dira uniformez (beltz eta gorriz); etorriko dira armez (borraz ta kaskoz); etorriko dira indarrez (jo eta bultza). Etorriko dira, etorri dira.
Hasi dira sirena hotsak, badatoz eta bagoaz diotenak. Bagoaz, esertzera, kateatzera, elkartzea; badatoz, apurtzera, kolpatzera, eramatera. Eta badatoz eta bagoaz berriro hastera.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Eta hor daude kamerak, atzean mila begi; eta hor daude mugikorrak, atzean mila begi. Bi harresi batera eraikiak (Herri Harresia eta Sare Harresia), Gasteizen eta munduan. Modu koordinatuan: bat kolpatu, beste zentsuratu.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Bat gutxiago Herri Harresian, bat gehiago Sare Harresian.
Bagoaz eta badoaz burdin hodietan kateatuta. Eraman dituzte, baina oraindik Gasteiz mozorrotuta, ezkutatuta, kateatuta, amarratuta, amorratuta, enredatuta, elkartuta eta juntatuta dago. Ileordeak, maskarak, zapiak… Zuriak laranja jarraitzen du.
Jo, bultza, heldu, tira, saka, bota, jaurti.
Bagoaz eta badoaz, baina bueltatuko dira eta bueltatuko gara. Kontua, harresiaren alde egokian egotea da. Amorratu, amarratu, mozorratu.