EMA sariak

MTV

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Cubillo Urkizu 2018ko urr. 20a, 13:39

Bilbon bizi naizelako idazten dut. Haserre nagoelako idazten dut. Honen inguruan eztabaidatu berri dudalako idazten dut. Baina batez ere, honen inguruan jende ezagunarekin eztabaidatu berri dudalako idazten dut. 

Gangs of New York filmean agertzen den esaldi batetik abiatuta botako dizuet nik hemen gaur egungo Bilboko eta inguruetako nire ustezko gizartearen egoera. Esaldiak hala dio: “Siempre se puede comprar a la mitad de los pobres para matar a la otra mitad”. 

Nik hil egingo luketen zatian kokatzen dut neure burua, hau da, eta gaira ekarriz, MTV Awards-era joango ez den gizartearen alde horretan kokatu egiten naiz, erosia izan ez den eta  izango ez den gizartearen alde horretan alegia. Azalduko dizuet. 

Unibertsitatean ikuspegi kritikoa izan behar dugula esaten digute, merkea dena birritan begiratzeko, kartel polit eta deigarrien letra txikia ondo irakurtzeko...

Honetarako: “Berri Txarrak taldeak itxi du MTV World Stage Bilbao 2018ko kartela”, Bizkaiako egoiliarrentzako deskontua duten sarrerak jarri ditu salgai MTV World Stage Bilbao-k ”, “MTV World Stage Bilbao-k jendea behar du hainbat zerbitzutan lan egiteko”eta horrela beste bi hiru adibide behintzat jarri ahalko nituzke. Era honetan erosten dute gizartearen erdia, beste erdia hil egiten duten bitartean. Horrela banatu egiten da gizarte bat, batzuk boterearen alde jarriz, beste batzuk berriz aurka. 

Badakit, arestian aipatu dudan Berri Txarrak-en berria atera zenetik, bertara joateko sarreren salmenta nabarmenki hazi egin dela, suposatzen dut, gazte prekario askok kurrikuluma bidali dutela bertan lan egiteko, diru bat ateratzeko, eta beste bizkaitar asko deskontuaz baliatu direla sarietara hurbildu ahal izateko. Errepikatuko dizuet, horren errez erosi egiten da gizarte bat, beste erdia, oraindik argi geratu ez bazaizue, hil egiten duten bitartean. 

Eskerrak, Bilbon ez dela honengatik inor hiltzen, badakigulako noski, gurea dena defendatzen, eta nola ez, gurea denaz baliatzen aurrera egiteko. Kapitalismorik gabe, abesti, dantza eta hizkera sexistarik gabe, gure kultura defendatuz, gure jai herrikoiak defendatuz eta nola ez, gustatzen ez zaigunaren aurka borrokatuz.  

Askorentzako sari ziztrin batzuetara joatea soilik dena, niretzako euskal kulturari eta euskarari bizkarra ematea da, berriro boterearen eskuetan jarriz.

Hau horrela, gogorarazi nahiko nioke baten bati hau Euskal Herria dela, Euskal kulturaz elikatuta hazten dena, herrietan eta auzoetan eraginda indartzen dena, euskaraz, eta nola ez, alfonbra gorririk gabe. 

Gu gara euskal gazteriaren ahotsa!!!