uriola.eus

Zuretzako bizizale!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Lasai bizi baino, mundua konpontzen ibiltzearen aldekoak gara, astelehen goizean ohetik altxatu egiten garenetik, igande gauean ohera sartzen garen arte. Bizpahiru lan (prekario) astean bozpa sei bilera (lantalde eta eragile ezberdinekoak noski), hamar hamabi eztabaida…batzuetan ere unibertsitatera igotzen gara.

Mundua konpontzen ibiltzearen erabakia gurea den arren, askotan, ni behintzat kexatu egiten naiz, nola ez gara ba kexatuko? bilera baten ostean beste bat atzetik datorkigu, lan batetik bestera gabiltza, aspaldi ez garela lagunekin pote bat hartzera jesartzen behintzat arduraren bat tartean izan gabe. 

Aste on eta txarrak ere izaten ditugu, arduraz gainezka batzuk, siestarako tartea daukagun beste asko. Familia sortzen ari gara gutxika, konturatu gabe. Benetako familia diot e? Besarkada behar dugunean besarkatzen zaituena, ardura bakarrik egiten uzten ez zaituena, oporretan edota gabon zaharra elkarrekin igarotzeko familia anitz moduko bat.

Denbora kudeatzen jatunak bihurtu gara hori bai, izan ere harremantzeko eta familiaz gozatzeko ere denbora atera ohi dugu soberan. Lehentasunak lehentasun, askotan ere gogoak baitira bakoitzaren erabakietan eragina dutenak. Aurrekoan juergan geundela ezagun batek ea harremantzeko arazorik daukadan galdetu zidan, ”horrenbeste ardura eta bilerekin...ez dakit nik ba…” KATAKRAS buruak, kortozirkuitatuta geratu zitzaidan bi minutuz. Baina nola ez? etengabe ari gara harremantzen, bata bestearengandik ikasten, zaintzen...eta hori dena mundua konpontzen saiatzen garen bitartean.

Gu gara gure denboraren jabe eta kudeatzaile, (eskerrak behintzat botere hori daukagun). Gu gara mugimendu honetako lur hazi ur eta hosto, arazoetatik ikasten eta inoiz ez konforme geratuko den mugimendu. 

Asteazken on!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa