Baina noiz lotu genuen irautea sufrimenduarekin (bakarrik)? Noiz bihurtu genuen bizitza prekario eta arriskutsu? Egon al da egunen batean bizitza egonkorrik?
Duela gutxi Hego Amerikako jatorrizko herrien mundu ikuskerari buruz irakurtzen hasi naiz eta gauza batek bereziki harritu nau: euren burua gizaki zaintzaile bezala definitzen dute. Hau da, euren egitekorik garrantzitsuena naturaren eta kosmosaren ordena den bezalakoa izatea bermatzea da. Gizaki sortzaile baino, gizaki zaintzaileak dira. Imajina dezakezue zenbat aldaketa ekarriko lukeen horrek gure gizartean? Zientzia fikziorako gai aparta, ez duzue uste?
Gaur egun, bizitzaren iraunkortasuna dago jokoan. Argi geratu da gizakiak sorturiko eredu modernista eta desarrollistak galbidera daramala ez soilik gizakia, baita natura ere. Eta ez ginateke urruti egongo bere burua desagertzera eraman(go) duela badiogu ere. Dagoena gainditu beharra eta garapenaren hurrengo mailara nola egingo dugun salto daukagu buruan.
Baina zer gertatuko litzateke bizitza zaintzea irautea dela ondorioztatzen badugu?