Askok galdetu dute ekimenaren arrakastaren zergatiari buruz. Baina hori baino arinago azpimarratuko nuke ekimenaren beraren garrantziaren zergatia. Zergatik da garrantzitsua, ba? Gazte batzuk baino ez dira, bertsotan, normal, ondo pasatzen. Horrexegatik ba.
Gazte pila bat elkartu zaigu asteroko errondan: batzuk bilbotarrak, euren asteroko poteo-gunea nola antzaldatzen den ikusten dutenak; beste asko kanpokoak, gipuzkoarrak gehienak, buruan zuten Bilbo horrez gain beste Bilbotxo bat ere badagoela deskubritzen ari direnak.
Batzuk euskalkian, besteak euskara batuan. Batzuk beste plaza bat egiten, asko lehenengoa. Batzuk ur-botila eskutan, bateren batek patxarana. Batzuk eta besteak, denak elkarrekin eta bertsotan.
Astearte buruzuri bat baino ez. Normal. Bilbon. Bertsotan. Euskaraz.
Bertsolari aldizkarirako egindako ekarpena.