San Tomas San Inazion

Erabiltzailearen aurpegia Ondalan Erraldoien Konpartsa 2016ko abenduaren 19a

Abenduaren 21ean, San Inazio auzoan San Tomas ospatuko dute.

Nahi duenak txosnan talo goxoa jateko aukera izango du asteazkenean. Jan-edanaz gain, San Inazion animazioa eta kalejira ere izango dira. Ondalan erraldoien konpartsako kideak arduratuko dira jai giroa auzoan zehar zabaltzeaz.