Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia (OEEB) 2016ko otsailan jaio zen, bidean zetozten pertsona errefuxiatuentzako giza eskubideak bermatzea zen gure helburua. Hiritarrak eta mugimendu sozialetako kideak osatzen dugun plataforma honen helburu nagusia, sorlekua utzi eta babes bila aurkitzen diren pertsonekiko elkartasuna da.
Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaian parte hartzen dugun kideak zein erakundeak errefuxiatuak babesteko elkartasun zuzena bultzatzen dugu (bolondresak, oinarrizko beharrak betetzeko diru bilketak, mugak gurutzatzeko laguntza, harrera…). Era berean, Europar Batasuneko zein bestelako erakundeen politika hiltzailea salatu eta aldatzea dugu helburu. Babes herri izendatu diren hiriak eta herriak salbu, Europar Batasunak eta ondorengo erakundeak errefuxiatuekiko martxan jarri duten politika suntsitzailea dela uste dugu.
Gobernuek, lehendakariek, Europako parlamentariek eta batzordeek ez ba dituzte Nazioarteko politika ekonomikoak eta zapaltzaileak sortzen dituzten suntziketak ikusi nahi OEEBn egoera hau ekiditeko lanetan arituko gara, betiere, giza eskubideak defendatuko ditugu.
Errefuxiatuen kanpamenduetan etorkizunik gabe bizi diren pertsonei laguntzeagatik, Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga pairatzen ari diren zigorraren aurrean bat egiten dugu, zeren, babes bila dauden pertsonen eskaera nagusia mugak zabaltzea delako. Muga hauek nazioarteko lege guztien kontra itxi dituzte eta pertsona guzti hauek, babesa eskatzeko eskubideadute legez.
Munduan 65 milioi pertsonatik gora babes bila dauden unean gure politikoek elkartasun zuzena ez dela bidea esaten digute, hori ez dela arazoa konpontzeko bidea esaten digute eta guk horrei, Daniel Vigliettik kantatzen zuen bezala erantzun nahi diegu: “Ateak ez badituzte zabaltzen herritarrok zabaldu beharko ditugu”.
Mikel eta Begoñaren alde egin diren adierazpen guztiak bihotzez eskertzen ditugu: Ongi Etorri Errefuxiatuak osatzen dugun kide eta erakundei, hain beharrezko diren mugimendu sozialei, ondoan izan ditugun alderdi politiko zein ordezkariei, elkartasun ekintza hau argitzeko hain beharrezkoak izan diren komunikabidei eta Begoña eta Mikelen ekintza eta askatasuna defendatu duten Arartekoaren bulegokidei.
Beste bide batzuk eta modu batzuk daudela esaten digutenak, zergatik ez duten beste bide horiek behingoz martxan jartzen galdetzen diegu. Ez dago itxaroterik, 2016an Mediterraneoan 5.000 pertsonatik gora galdu dute bizitza eta Europara iritsi nahian ari direla gogoratu nahi dizuegu.
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak dituen helburuekin bat egiten duten pertsonei zabaltzen dizuegun deia da, herri eta auzoko taldeetan bat egitea, gure bandera horia lehio eta balkoietan eskegitzea eta gure herri eta auzo bakoitza harrera herria bihur dezagun guztion artean.