Astelehenero 'Errefuxiatuak eta emigrazioa' zine zikloa izango da BilbaoArten

Martxoaren 20ra arte, astelehen arratsaldero dokumental eta laburmetraia eskaintza izango da BilbaoArten. Lehen saioetan 'Errefuxiatuak eta emigrazioa' zine zikloak izan duen arrakasta dela eta, bi sesio eskainiko dira aurrerantzean.

Zinema, argazkigintzaren ondorengo zuzena izanik, errealitaterari kateatuta dago, beti ematen digu bera sortzen den denboraren berri. Eta zirkunstantziaren batek gaurkotasuna zehazten badu, hiri suntsituen irudi apokaliptikoak eta inora mugimenduan eta inora joanik milaka petsona izutik ihesean mugimenduan egunero ugalduz doan nazio fantasmaren irudia da.

Errefuxiatuen drama kamara askogatik izan da aurkeztua, ehundaka profesinalek landu dute gai mingarri hau. Gure aberastasuna hobeto elkarbanatzeko daukagun ezintasunaren konstantzia emanez. Prejuizioez, insolidaridadeaz, ikaraz eta miseriaz, gure barne zekenkeriak ateratzen dituen zauriko jarioa bihurtzen da. Gizarte apurketa baten aurrean egonik problematika hontara hurbiltzen gaituen lan filmiko bilduma bat aurkezten du ziklo honek.

Gai honi buruzko argi pixka bat igorri nahi du BilbaoArte Fundazioak Bilboko Institute Françaisen laguntzarekin. Mundu guztiak daki aterperik ez dutela, asiloa, babesa eta onespena debekatu zaiela, baina hala ere errefuxiatu deitzen zaie milaka pertsona horiei. Paradoja beldurgarri hau aztertzeko hitzordua izango da hiru hiletan zehar Bilbao Arteko Art House Zineman.

Lehen sesioa 17:00etan izango da eta bigarrena 19:00etan. Sarrera doakoa da, BilbaoArteko Art House Zinemako aforoa bete arte. 

Egitarau osoa: bilbaoarte.org

 

 

Hope - Urtarrilak 23 Enero. 17.00 // 19:00

Boris Lojkine - Frantzia, 2014 - 86 min

Cinéma vérite kontaketa hunkigarri honek Europara heltzeko ametsa daukaten, Afrikako iparraldetik Esperanza, neska nigeriarra eta Leonard, mutil kamerundar baten bidai desesperatu eta klandestinoa azaltzen du. Neskak babesle bat behar du, eta mutilak ezin du neska utzi. Bakoitzak bere senidearekin egon behar duen arerio mundu baten, elkar aurreratzen saiatuko dira euren artean. Ghettoak, inmigranteen kanpamendu ilegalak, atze-oihal bezala dituen amodio istorio bat. 

Gidoia: Boris Lojkine.

Argazkigintza: Elin Kirschfink.

Produkzioa: Zadig Films.

Talde artistikoa: Endurance Newton, Justin Wang, Nabyl Fally Koivogui,Didier Franklin Totti Bandong Kamol, Abdelaziz Nsangou, Hatem Benabdellah, Ndjaba Lavenir, Yvan René Page, Aimé Foe Mbarga, Arouna Mpempeme.