2019/10/12 11:00 - 15:00

Azoka

'Gerrarako Eusko Label armak'

'Gerrarako Eusko Label armak'
Emakumeen Azaroaren 25eko plazan, Naja geltokiaren aurrean, Bailen kalea, Bilbo

Larunbat honetan, hilak 12, 11:30tan, Emakumeen Azaroaren 25eko Plazan, Najako geltoki aurrean Bilboko Bailen kalean, Eusko Labeldun produktuen azoka bat aurkeztuko dugu, baina ez soilik baratzeko produktuak, baita armamentistikoak.
Euskal Herrian armak ekoizten dira, gerrarako armak, hiltzen dituzten armak. Gaur egun ehun euskal enpresa baino gehiago, haien produkzioaren zati bat edo guztia helburu militarrentzako bideratzen dituztenak.
Arma hauek alde batetik, alde batetik, NATOk egiten dituen operazioetan erabiltzen dira, edota EBk dituen ”armada bakegileak” erabiltzen ditu; eta bestetik, zuzeneangatazka egoeran dauden herrialdeetara esportatu egiten dira. Esaterako, Arabia Saudi, Turkia, Israel, Egipto… herrialdeetara.
Hain zuzen ere, momentu honetan Turkiako ejertzitoa Siriako Kurdistan inbaditzen dagoela salatzen dugu, eta biztanleri zibila bonbardatzen hari dira Euskadin eta Espainian egindako armekin.
 
Guzti honengatik euskal instituzio publiko zein pribatuen zurikeria eta parte-hartzea salatu nahi dugu. Hauen artean unibertsitatea, lanbide heziketarako zentroak edota ikerkuntzarako zentroen presentzia azpimarratu nahi dugu; Eusko Jaurlaritzarena; banku entitateena; eta hainbat partidu politikoek sektore militarraren bozeramaileekin dituzten harremanak eta esku-eman publikoak plazaratu nahi ditugu.
Azokan antzezpen bat egingo da kriminala den hiltzeko artean dugun jarduera emankorra eta komertziala adierazteko.
 
Armiarma Talde Feminista Antimilitarista - Askapena - ATTAC Bizkaia - Bardenas Libres - Bake Ekintza Antimilitarista - EH kapitalari planto! - Ekologistak Martxan - Emakumeok Gerraren Aurka – ESK - Feministalde - Finanzas Éticas Euskadi - Gasteizkoak –  Greenpeace - Iruñea Harrera Hiria – Komite Internazionalistak – KEM-MOC Talde Antimilitarista – LAB - Mugarik Gabe ONGD - Mundu Bat - Reas Euskadi – Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista – Setem– Ongi Etorri Errefuxiatuak/La Guerra Empieza Aquí