Topaketa internazionalista honekin Asturieseko errealitatera hurbildu nahi gaituzte Otxarkoagako aukozideek. Asturies Eguna izenpean, martxoaren 14 an ospatuko dute, K-Nalon taldearekin batera.
18.30ean hitzaldi batek hasiera emango dio jardunaldiari: "Langile mugimendua eta ezker soberanista Asturiesen". Ezker Korronte Sindikaleko (CSI), La Semiente zentru sozialeko eta ezker asturiarreko militateak izango ditugu hizlari. Ondoren, espicha egongo da (bertoko jakiak) 20.30ean.
21.00etan kontzertua hasiko da, K-Nalon taldearekin. Hip-Hop talde hau duela 10 urte sortu zen, Nalon meatzaldean; ezagunak dira haien abesti kritiko eta konprometituengatik.
Asturies egun hau, Ixuxu Asturies-Euskal Herria elkartearen laguntzarekin antolatuta dagoenak (Euskal Herrian bizi diren Asturiartarren elkartea), Mahatserri Kultur elkartean jarraituko du. 23.00k aldera asturiar eta euskal musika izango dugu DJ Dani Styloren eskutik.